2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
Ordenantza, Bildumagilearen, bitxikerien eta artisautzaren azoka txikia arautzen duena. Hasierako onespena
Udalak, 2015eko otsailaren 27an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Tuterako Udalaren bildumagilearen, bitxikerien eta artisautzaren azoka txikia arautzen duen ordenantza.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta, nahi badute, egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Tuteran, 2015eko martxoaren 3an.–Sustapeneko, Berrikuntzako eta Afera Ekonomikoetako zinegotzia, Enrique Martín de Marcos.
Iragarkiaren kodea: L1503394