49. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Aldaketak, Enplegua sustatu beharrez enpresei laguntzak ematea arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena

Tuterako Udalak, 2015eko otsailaren 27an egin osoko bilkura arruntean, aldaketak hasiera batean onetsi zituen Enplegua sustatu beharrez enpresei laguntzak ematea arautzen duen ordenantzan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, ordenantzan onetsitako aldaketak jendaurrean egonen dira gutxienez hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta bidezko interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta haren testua osorik emanen argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Tuteran, 2015eko otsailaren 27an.–Alkate udalburua, Luis Casado Oliver.

Iragarkiaren kodea: L1503388