2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
RIBAFORADA
5. aldaketa 2014ko aurrekontuan. Behin betiko onespena
Ribaforadako Udalak, 2014ko abenduaren 22an egin osoko bilkuran, erabaki zuen 5/2014 aldaketa hasiera batean onestea Ribaforadako Udalaren 2014ko aurrekontu orokor eta bakarrean. Haren bidez, kreditu berezia sortu da Ribaforadako Udalaren Musika Eskola erakunde autonomoaren gastuen aurrekontuan, 18.721,45 eurokoa, erakunde autonomo horren aurrekontuaren gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinaren bidez finantzatua.
Hasierako onespenaren iragarkia urtarrilaren 2ko 2/2015 Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman ondotik, jendaurreko epean haren aurkako erreklamaziorik aurkeztu ez denez, behin betiko onetsirik gelditu da aurrekontuan egin aldaketa hori. Hona hemen haren laburpena, kapituluka:
IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 18.721,45 euro.
–Finantzaketa:
VIII. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 18.721,45 euro.
Ribaforadan, 2015eko martxoaren 3an.–Alkatea, Jesús María Rodríguez Gómez.
Iragarkiaren kodea: L1503365