49. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARES

Tributuen gaineko kontrola egiteko udal plana. Onespena

Garesko Udalak, 2014ko abenduaren 18an egin osoko bilkura arruntean, ondotik hitzez hitz ematen den erabakia hartu zuen, legez ezarritako quoruma zuela:

Garesko Udaleko tributuen gaineko kontrola egiteko udal plana onestea 2014-2015eko ekitaldietarako, Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorrean eta ekainaren 11ko 152/2001 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Zerga Ikuskaritzaren Erregelamenduan Udaleko tributu Ikuskaritzarako zehaztutako norainokoa eta edukia izanik.

Garesen, 2014ko abenduaren 18an.–Alkatea, Fidel Aracama Azcona.

Iragarkiaren kodea: L1503391