2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AGOITZ
FACE plataformari atxikitzea. Onespena
Agoizko Udalak, 2015eko urtarrilaren 16an egin osoko bilkuran, erabaki zuen Agoizko Udala eta haren erakunde autonomoak Administrazio Publikoen Estatuko Idazkaritzaren FACE plataformari atxikitzea, faktura elektronikoen sargune eta biltegi baita, haren bigarren klausulan aurreikusitakoari jarraikiz, bere gain harturik hitzarmen horretan zerrendatzen den zerbitzu bakoitzean ezarritako beharkizunak betetzea, dagozkien eranskinetan ezartzen diren baldintzetan.
Argitara ematen da, Sektore publikoan faktura elektronikoa bultzatu eta fakturen kontabilitate erregistroa sortzeari buruzko abenduaren 27ko 25/2013 Legearen seigarren xedapen gehigarrian ezarritakoari jarraikiz.
Agoitzen, 2015eko martxoaren 2an.–Alkatea, Unai Lako Goñi.
Iragarkiaren kodea: L1503366