49. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Desjabetze prozeduraren hasiera

Udalak 2015eko otsailaren 26an egin osoko bilkuran, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen:

Lehenbizikoa.–Abiatzea desjabetze espedientea, Juan José López Díez de Ulzurrunek (IFZ: 15647578B) Asiaingo S-1 sektoreko UE-1 exekuzio unitateko konpentsazio batzordera bildutako lurraren jabea den aldetik (10. poligonoa, 302. lurzatia, 4. azpieremua) 2015eko otsailaren 16an eskatu duenari jarraikiz. Eskaerak 211 erregistro zenbaka du, eta bertan adierazi du ez duela parte hartu nahi aipatu exekuzio unitateko jarduketa sistematikorako konpentsazio sisteman. Aldiz, eskatu du ukitu zaizkion ondasun eta eskubideen desjabetzea, batzorde horren mesede. Hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 162. artikuluan xedatuarekin bat.

Bigarrena.–Hasiera batean onestea ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda, delako exekuzio unitateko konpentsazio batzordearen mesede (I. eranskina).

Hirugarrena.–Ondasun eta eskubide horien onura publikoa eta okupatu beharra aitortzea eta deklaratzea.

Laugarrena.–Ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrenda hori jendaurrean paratzea 15 egun baliodunean, interesdunek denbora horretan egokiak iruditzen zaizkien ohar edo alegazioak egin eta argitaratutako zerrendako okerrak zuzentzeko behar diren datuak ekar ditzaten, idatziz; horretarako, udal honen bulegoetan eskura izanen dituzte lurzatien planoak.

Borzgarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Udalaren ediktuen oholean argitaratzea.

Seigarrena.–Erabaki hau Juan José López Díez de Ulzurruni eta Asiaingo S-1 sektoreko UE-1 exekuzio unitateko konpentsazio batzordeari jakinaraztea.

Oltza Zendean, 2015eko martxoaren 2an.–Alkate udalburua, Pedro M.ª Azparren Ocaña.

1. ERANSKINA

1. Asiaingo 10. poligonoko 302. lurzatia, 4. azpieremua.

–Azalera: tituluaren arabera, 444,00 m²; katastroaren arabera, 350,00 m².

–Erregistroko titularra: Juan José López Diez de Ulzurrun.

–Titulartasunaren portzentajea: %100.

–Kargak: kargarik gabea.

–Ukipena: azaleraren %100.

–Eraikuntzak, instalazioak eta laborantzak: halakorik ez da.

Iragarkiaren kodea: L1503363