49. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZA

Faktura elektronikoa. FACE plataformari atxikitzea

Itzako Udalak, 2014ko abenduaren 10eko 85/2014 Ebazpenaren bidez, erabaki zuen Itzako Udala eta Itzako Udalerriko kontzejuak FACE plataformari atxikitzea, Estatuko Administrazio Orokorreko Faktura Elektronikoen Sargune Orokorra izan dadin, sistema hau gainerako administrazio publikoen eskura jarri baita; betiere, plataforma hori erabiltzeko baldintzei jarraikiz, Itzako Udalaren eta bertako kontzejuen izenean 5.000 euro arteko faktura luzatzen duten hornitzaileei faktura elektronikoa luzatzeko eta igortzeko betebeharra kenduta, eta Sektore publikoan faktura elektronikoa bultzatu eta fakturen kontabilitateko erregistroa sortzeari buruzko abenduaren 27ko 25/2013 Legean biltzen diren gainerako baldintza eta salbuespenekin bat.

Itzan, 2015eko martxoaren 4an.–Alkatea, José Antonio Vázquez Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: L1503450