2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ANTSOAIN
Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga. 2015. urtea
Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraikiz, aditzera ematen da 2015eko apirilaren 20an bukatuko dela honako zerga honi dagozkion kuotak borondatez ordaintzeko epea: Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerka, 2015eko urtekoa.
Ordainketa Caixa Bank-Nafarroako Kutxa eta Rural Kutxa entitateen bulegoetako batean egin daiteke, behar den ordainagiria aurkeztuta, baita Udalaren web orrian (www.ansoain.es) eta 012 telefonoan ere. Epe hori iragandakoan, legezko interesak eta gainkarguak aplikatuko dira eta premiamendu bidez kobratzeko tramiteak hasiko dira. Apirilaren 20an, helbideratuta dauden ordainagiriak zergadunek emandako kontuetan zordunduko dira.
Antsoainen, 2015eko martxoaren 4an.–Alkatea, Antonio Gila Gila.
Iragarkiaren kodea: L1503442