49. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZA

Egiturazko aldaketa Itzako Udal Planean, Zuastiko AH-15.1-ari eta 2. sektoreari dagokienez. Hasierako onespena

Itzako Udalak, 2015eko otsailaren 5ean egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen egiturazko aldaketa hasiera batean onestea Itzako Hirigintzako Udal Planean, Zuastiko AH-15.1 eremu homogeneoari eta 2. sektoreari dagokienez. Itzako Udalak sustatua da, xedea izanik eraikigarritasuna handitzea etxebizitza kopurua handitu gabe.

Abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79.2. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Itzan, 2015eko martxoaren 3an.–Alkatea, José Antonio Vázquez Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: L1503395