2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ESTERIBAR
Irozko larreen zuzeneko esleipena herritarren artean
Esteribarko Udalak, 2015eko otsailaren 26ko osoko bilkuran, erabaki zuen Irozko (Esteribar) herrilurretako larreak herritarren artean zuzenean esleitzeko tramiteak abiaraztea; hori guztia, Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz eta Idazkaritzan dauden baldintzekin bat.
Indarra duen araudiko beharkizunak bete uste dutenek hamabortz egun naturaleko epea izanen dute, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eskabideak aurkezteko, herrilurretako larre horiek 2015-2022 aldirako esleitu dakizkien. Eskabidearekin batera bertze agiri hauek ere aurkeztu beharko dira: Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamendua onesten duen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 182 eta 200 artikuluan eta Esteribarko herrilurren aprobetxamendua arautzen duen 15. artikuluan zehazturikoak eta baldintza-agirian ezarritako beharkizunei dagozkien gainerako guztiak.
Esteribarren, 2015eko martxoaren 3an.–Alkatea, José Luis Larrainzar Eugui.
Iragarkiaren kodea: L1503364