2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ESTERIBAR
Udal ordenantza, Euskararen erabilera eta sustapena arautzen dituena. Hasierako onespena
Esteribarko Udalak, 2015eko otsailaren 26ko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Esteribarko udalerrian euskararen erabilera eta sustapena arautzen dituen udal ordenantza.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsi, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Esteribarren, 2015eko martxoaren 3an.–Alkatea, José Luis Larrainzar Eugui.
Iragarkiaren kodea: L1503349