2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ETXARRI
7. aldaketa 2014ko aurrekontuan. Hasierako onespena
Etxarriko Udalak, 2015eko otsailaren 19an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 7. aldaketa Udalaren 2014ko aurrekontuan.
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz, espedienteak Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedienteak aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Etxarrin, 2015eko otsailaren 27an.–Alkatea, Carlos Odériz Azcona.
Iragarkiaren kodea: L1503186