2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OIBAR
7. poligonoko 482. lurzatiaren xehetasun azterlana. Hasierako onespena
Oibarko Udalak, Alkatetzaren 2015eko otsailaren 25eko 21/201 Ebazpenaren bidez, erabaki zuen hasiera batean onestea Eduardo Sola Garcíak sustatu duen xehetasun azterlana, Oibarko 7. poligonoko 482. lurzatian dagoen familia bakarreko etxebizitza handitzeko.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.
Oibarren, 2015eko otsailaren 27an.–Alkatea, Pedro Lanas Arbeloa.
Iragarkiaren kodea: L1503227