47. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

EGUESIBAR

Oinarrien eta gaitegiaren aldaketa, gizarte-langileak kontratatzeko bi zerrenda osatzeko deialdian

Honen bitartez aditzera ematen da Alkatetzaren otsailaren 20ko 266/2015 Ebazpenaren bitartez baietsi egin dela gizarte-laguntzaileen eta gizarte laneko diplomadunen elkargo ofizialak aurkeztutako berraztertzeko errekurtsoa, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuaren beharren arabera gizarte-langileak kontratatzeko bi zerrenda, bata euskalduna, osatzeko deialdiaren aurkakoa (2015eko 15. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 23koa). Baiespen horren ondorioz, deialdiaren 2.1.3 oinarria aldatu da eta gaitegitik kendu, apirilaren 7ko 13/1982 Legea.

Bestalde, Tokiko Gobernu Batzarrak otsailaren 23an erabakita, deialdiaren gaitegia egokitu da, eguneratuz eta indarrean den araudira egokituz.

Horren guztiaren ondorioz, honela gelditu da 2.1.3 oinarria eta aipatutako gaitegia:

–2.1.3 oinarria.–Gizarte-laguntzailearen titulua edo gizarte laneko diplomaduna –edo gradua– izatea, edo eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean titulu hori eskuratzeko moduan egotea.

Gai zerrenda

1. zatia:

1.–Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 14ko 15/2006 Foru Legea.

2.–Ekainaren 17ko 69/2008 Foru Dekretua, Gizarte Zerbitzu Orokorren Zorroa onesten duena.

3.–1/2012 Foru Legea, urtarrilaren 23koa, Gizarteratze Errenta arautzen duena. Azaroaren 26ko 36/2013 Foru Legea, urtarrilaren 23ko 1/2012 Legea aldatzen duena. Ekainaren 18ko 13/2014 Foru Legea, urtarrilaren 23ko 1/2012 Legea aldatzen duena.

4.–Mendekotasun egoeran dauden pertsonen autonomia sustatzeko eta laguntza emateko abenduaren 14ko 39/2006 Legea.

5.–Azaroaren 29ko 1/2013 Legegintzako Errege Dekretua, Ezgaitasuna duten pertsonen eskubideei eta haien gizarteratzeari buruzko Lege Orokorraren Testu Bategina onesten duena.

6.–Abenduaren 5eko 15/2005 Foru Legea, Haurren eta nerabeen sustapenari, laguntzari eta babesari buruzkoa.

7.–7/2009 Foru Dekretua, urtarrilaren 19koa, Haurrentzako eta Nerabeentzako Sustapenari, Laguntzari eta Babesari buruzko abenduaren 5eko 15/2005 Foru Legea hein batean garatzeko erregelamendua onesten duena.

8.–Babesgabeko haurren kasuetan esku-hartzeko eskuliburua, Nafarroako Foru Komunitatean (1.etik 4.era bitarteko kapituluak, azken hori barne).

2. zatia:

9.–Eguesibarko Udaleko Gizarte zerbitzuen alorreko barne araubidearen erregelamendua.

10.–Eguesibarko Familiendako Laguntza Zentroa (FLZ).

11.–Eguesibarren larrialdi sozialean dauden pertsonei eta/edo familiei 2015ean diru-laguntza zuzenak eta gauzazko laguntzak emateko oinarri arautzaileak.

12.–Eguesibarren mugikortasun arazoak dituzten pertsonei 2015ean aukerako garraiobide erabilerraza emateko banakako laguntzen oinarri arautzaileak.

13.–Eguesibarko Udalaren Etxeko Laguntza Zerbitzua arautzen duen ordenantza.

14.–Eguesibarko Udalaren gizarte ekintzako 2014ko deialdiaren oinarri arautzaileak.

15.–Eguesibarko Udalaren Jantokirako laguntzen 2014ko deialdia.

(Bigarren zatiaren gaien edukiak udal web orrian eskuratu daitezke).

Azkenik, Tokiko Gobernu Batzarraren erabaki horretan bertan, hogei egun balioduneko epe berria irekitzea erabaki da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialaren argitaratzen denetik kontatzen hasita, interesdunek gizarte-langileak kontratatzeko bi zerrenda osatzeko prozedura horretan parte hartzeko eskaera egin dezaten, lehendik egin ez badute.

Sarrigurenen, 2015eko otsailaren 24an.–Alkatea, Alfonso Etxeberria Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1503065