2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
BERRIOZAR
Lekualdatze lehiaketa, mantentze-lanetako ofizial izateko lanpostu hutsa betetzeko. Epaimahaiko kideak
20150177 Ebazpena, otsailaren 26koa, Berriozarko Udaleko alkate udalburuarena, Berriozarko Udaleko mantentze-lanetako ofizial izateko lanpostu huts bat (plantillako organikoko 022.a), etxezaintzan laguntzeko eginkizunak dituena, betetzeko lekualdatze lehiaketaren epaimahaiaren behin-betiko osaera onesten duena.
Alkatetzaren 20150055 Ebazpenaren bidez deialdia onetsi zen, Berriozarko Udaleko mantentze-lanetako ofizial izateko lanpostu huts bat, etxezaintzan laguntzeko eginkizunak dituena, lekualdatze lehiaketaren bidez betetzeko. Plantillako organikoko 022. lanpostua da. Deialdia 2015eko 27.Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 10ean.
Alkatetzaren 20150172 Ebazpenaren bidez deialdira onartutako izangaien begin betiko zerrenda onetsi zen.
7. oinarrian ezarritakoari jarraikiz, zehaztu beharra dago lehiaketaren epaimahaiko kideen izenak:
Mahaiburua: Frantzisko Xabier Lasa Gorraiz, Berriozarko Udaleko alkate udalburua.
–Ordezkoa: Raúl Maiza González, Berriozarko Udaleko alkateordea.
Mahaikideak:
Lehen mahaikidea: Carmen Ramos Calvo, Berriozarko Udaleko langileen ordezkari sindikala.
–Ordezkoa: Josu Bayo Ochoa, Berriozarko Udaleko langileen ordezkari sindikala.
Bigarren mahaikidea eta idazkaria: Jose Ignacio Echeverría Echeverría, Berriozarko Udaleko idazkaria.
Arloko teknikari espezialista gisa, hizpidea duela, baina botorik ez:
Yolanda Álvarez López, Giza Baliabideen arduraduna.
7.2 oinarrian ezarritakoari jarraikiz. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratu ondoko bost eguneko epean eratuko da epaimahaia.
Horrenbertzez, eta legez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,
EBATZI DUT:
Lehenbizikoa.–Berriozarko Udaleko mantentze-lanetako ofizial izateko lanpostu huts bat (plantillako organikoko 022.a), etxezaintzan laguntzeko eginkizunak dituena, betetzeko lekualdatze lehiaketaren epaimahaiaren behin-betiko osaera onestea.
Bigarrena.–Ebazpen hau interesdunei eta ordezkaritza sindikalari jakinaraztea. Erabaki hau Berriozarko Udaleko iragarki oholean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren webgunean argitaratzea.
Berriozarren, 2015eko otsailaren 26an.–Alkate udalburua, Frantzisko Xabier Lasa Gorraiz.
Iragarkiaren kodea: L1503237