47. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 10a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

ZARAGOZAKO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 510/2014 prozedura

José Antonio Laguardia Hernando jauna, Zaragozako Lan arloko 1. Epaitegiko idazkari judiziala.

Aditzera ematen dut: Lan arloko Epaitegi honetan diru kopuru bat dela-eta bideratzen ari den 510/2014 prozeduran ebazpena eman da, eta interesdunek oso-osorik aztertzen ahalko dute.

Ebazpen horren kontra erregutze-errekurtsoa jar daiteke Aragoiko Justizia Auzitegi Nagusiko Lan arloko Salan, jakinarazi ondoko bost egun balioduneko epean.

Eta TB Solutions Advanced Technologies SLri; Instituto Científico de Innovación y Tecnologías Aplicadas de Navarra SLri; Administración Concursal Organización Costes y Gestión SLPri; TB Solutions Security SAri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non diren jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Zaragozan, 2015eko otsailaren 9an.–Idazkari judiziala, Jose Antonio Laguardia Hernando.

Iragarkiaren kodea: J1502462