4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA
Jakinarazpen ediktua.
Titulu ez judizialak betearazteko 167/2013 prozedura
Lourdes García Ruiz andrea, Iruñeko Lan arloko 3. Epaitegiko idazkari judiziala.
Aditzera ematen dut: titulu ez judizialak betearazteko erreklamazioa dela-eta bideratzen ari den 167/2013 prozesuan, kaudimengabezia deklaratzeko dekretua eman da, eta interesdunek haren kopia eskura dute bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko.
Eta Construcciones JG Andrade Sigcho SLri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.
Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari bukaera ematen dioten ebazpenenak, eta ebazpen honen aurka berrikusteko errekurtsoa jar daitekeela hiru eguneko epean.
Iruñean, 2015eko otsailaren 6an.–Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz.
Iragarkiaren kodea: J1502577