4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA
Jakinarazpen ediktua.
Titulu judizialak betearazteko 203/2014 prozedura
Lourdes García Ruiz andrea, Iruñeko Lan arloko 3. Epaitegiko idazkari judiziala.
Aditzera ematen dut: titulu judizialak betearazteko erreklamazioa dela-eta bideratzen ari den 203/2014 prozesuan, kaudimengabezia deklaratzeko dekretua eman da, eta interesdunek haren kopia eskura dute bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko.
Eta Denatrans Transporte de Mercancías SLri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.
Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari bukaera ematen dioten ebazpenenak, eta ebazpen honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jar daitekeela hiru eguneko epean.
Iruñean, 2015eko otsailaren 13an.–Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz.
Iragarkiaren kodea: J1502533