4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 2. EPAITEGIA
Ediktua. 49/2015 hitzezko judizioa
Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, diru kopuru bat dela-eta jarritako erreklamazioarengatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaitza, hitzez hitz:
Baiesten dut Ferretería Berrianiz SLLren izenean eta hura ordezkatuz Carlos Murillo Oroz jaunak jarritako demanda eta, horrenbestez, Pavel Slobozenco (auzi-ihesean) kondenatzen dut demandatzaileari 433,02 euro ordaintzera, Prozedura Zibilari buruzko Legearen 576. artikulua aplikatuz, eta prozesuko kostuak ordaintzera.
Ezin da errekurtsorik jarri.
Eta Pavel Slobozencori jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.
Iruñean, 2015eko otsailaren 16an.–Idazkari judiziala, Martín Corera Izu.
Iragarkiaren kodea: J1502621