47. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 10a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. 250.2 hitzezko judizioa

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, diru kopuru bat dela-eta jarritako erreklamazioarengatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaitza, hitzez hitz:

Baiesten dut Tanatorios Irache SAren izenean eta hura ordezkatuz Alberto Miramón Gomara prokuradore jaunak jarritako demanda eta, horrenbestez, Joaquín Trías Olcoz jauna (auzi-ihesean) kondenatzen dut demandatzaileari 4.344,04 euro ordaintzera, gehi legezko interesak, demanda jarri zenetik. PZLaren 576. artikulua aplikatuko da, eta prozesuko kostuak ordaindu beharko ditu.

Ebazpen honen aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke hogei eguneko epean.

Eta Joaquín Trías Olcozi jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2015eko otsailaren 16an.–Idazkari judiziala, Martín Corera Izu.

Iragarkiaren kodea: J1502620