4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 1. EPAITEGIA
690/2013 prozedura arrunta
Iruñean, 2015eko urtarrilaren 27an.
Martín Corera Izu jauna, Iruñeko Lehen Auzialdiko 1. Epaitegiko idazkaria.
Aditzera ematen dut: epaitegi honetan 690/2013 prozedura arrunta tramitatzen ari da. Auto horietan ebazpena eman da, eta interesdunak haren kopia eskura du bulego judizial honetan.
Eta Grupo Inmo Aranguren SLri eta Luis Miguel Aranguren Pellejerori legezko eran jakinarazteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, bai eta ohartarazteko ere ebazpen horren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daitekeela hogei eguneko epean, honako honen bi ale egin eta sinatzen ditut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta epaitegi honetako iragarki oholean argitara daitezen.
Iruñean, 2015eko urtarrilaren 27an.–Idazkari judiziala, Martín Corera Izu.
Iragarkiaren kodea: J1502586