47. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

Sakanako euskarazko hedabideendako diru-laguntzen deialdia

Sakanako Mankomunitateko lehendakariak 2015/39 eta 2015/44 bitarteko Ebazpenak eta 2015/46 Ebazpena eman ditu, Euskara Zerbitzuak eskaintzen dituen diru-laguntzen deialdiak onartzeko eginak.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 14.3 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, aipatutako deialdiak argitaratzea egokia da, interesdunek eskaerak egin ditzaten.

Lakuntzan, 2015ko otsailaren 27an.–Aitor Karasatorre Mugurutza, lehendakaria.

OINARRIAK

1. Oinarrien xedea eta objektua. Deialdi honen xedea da Sakanako euskarazko hedabideak diruz laguntzeko modua arautzea.

2. Diru-laguntzaren onuradunak. Deialdi honetan arautzen diren laguntzen hartzaile izan daiteke Sakanan egoitza fiskala duen pertsona fisiko edo juridiko oro, euskarazko hedabide baten jabe edo kudeatzaile dena.

3. Diru-laguntzaren gaiak eta kontzeptuak. Honako hauek izanen dira:

a) Euskarazko eguneroko prentsa eta aldizkariak, batez ere Sakanan zabaltzen direnak.

b) Irratiak, Sakanan ohikotasunez emititzen dutenak.

c) Sakanari buruzko berriak eskaintzen dituzten Internet bidezko hedabideak.

Ondoko hauek ez dute laguntzarik jasotzen ahalko:

a) Euskara erabiltzen duten gaztelaniazko hedabideek.

b) Alderdi politikoek zein sindikatuek argitaratutakoek.

c) Elkarteek edo fundazioek beren bazkideen artean banatzeko argitaratutakoek.

d) Eskola aldizkariek.

e) Udal eta mankomunitateen informazio aldizkariek.

Diruz lagundutako jarduerak 2015eko urtarrilaren 1aren eta abenduaren 31ren arteko aldiari dagozkionak izanen dira.

4. Diru-laguntzaren zenbatekoa. Xede hauetarako, guztira, 80.000,00 euro erabiliko dira, Euskara Zerbitzuko 2015eko ekitaldiko aurrekontuetako 4 451 48201 (Euskarazko hedabideendako diru-laguntzak) kontu-sailean jasotako kredituaren kontura.

Kopuru hori modu honetan banatuko da:

a) Euskarazko eguneroko prentsa eta aldizkariak, batez ere Sakanan zabaltzen direnak: 40.000 euro.

b) Irratiak, Sakanan ohikotasunez emititzen dutenak: 10.000 euro.

c) Sakanari buruzko berriak eskaintzen dituzten Internet bidezko hedabideak: 30.000 euro.

Baimendutako gastua handitu edo murriztu ahal izango du aldaketaren zenbatekoaren arabera eskumena esleituta duen organoak. Dena den, horrek ez du beste deialdi bat egitea ekarriko.

Aurrekontuetan gehienez ere aurreikusi den diru-esleipena, behar den epean eta behar den moduan aurkezten diren eskaeren artean banatuko da deialdiko baldintzak betetzen dituztenen artean, betiere, diru-laguntzek deialdiari esleitu zaion diru-kopurua baino gehiago jotzen badute.

5. Deialdiaren publizitatea. Deialdi hau aditzera emateko, prentsa-oharra bidaliko da hedabideetara, eta jakinarazpena igorriko zaie diru-laguntzaren hartzaile diren balizko onuradunei. Horretaz gain, deialdiaren testu osoa Sakanako Mankomunitateko webgunean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

6. Eskabideak aurkezteko epea. Eskabideak aurkezteko epea 2015eko urtarrilaren 1etik martxoaren 31ra bitartekoa izango da. Epe hori luzaezina izanen da.

7. Aurkeztu beharreko dokumentazioa. Eskatzaileek honako dokumentazioa aurkeztu beharko dute Sakanako Mankomunitateko erregistroan:

a) Eskabide ofiziala beteta.

b) Identifikazio fiskaleko txartela.

c) Diru-sarreren eta gastuen aurrekontu zehatza eta xehakatua. Sarrerei dagokienez, bestelako erakunde publikoetan eta beste autonomia erkidego batzuetako administrazioetan eskatu edo harturiko laguntzak espresuki adieraziko dira, bai eta partikularrek edo enpresa pribatuek emandako bestelako diru-sarrerak (babesak eta publizitatea, esate baterako). Gastuei dagokienez, langileak eta kolaboratzaileak kontratatzetik sorturiko gastuak, ustiapen gastu orokorrak eta funtzionamendu eta banaketa gastuak hartuko dira kontuan.

d) Irrati saioen edo argitalpenen ezaugarriak biltzen dituen txostena. Hedabide idatziek (egunkariek eta aldizkariek) hauek aipatu beharko dituzte: orrialde kopurua, aldizkakotasuna, argitaratzeko egunak, gaiak, egitura eta maketazio mota, eta proiektuaren nondik norakoak zehazki jakiteko behar diren elementu guztiak. Laguntzak irratirako eskatzen dituztenek honako hauek adierazi beharko dituzte: saioen iraupena, emisio egunak eta orduak, gaiak eta programazioaren nondik norakoak. Beste komunikabideekin batera egindako programazioen berri eman beharko dute berariaz, horrelakorik badago.

e) Horrelakorik bada, hedabidearen on line bertsioaren gaineko datuak.

f) Eskabidea balioesteko aurkeztu nahi den gainerako dokumentazioa.

g) Aitorpena, administrazio publikoei edo entitate pribatuei eskatutako edo haiek emandako diru-laguntza guztiena. Adierazi beharko da eskaerak ebazteke edo ebatzita dauden; azkenengo kasu horretan, erantsiko da kontzesioari buruzko ebazpenaren kopia.

Hori dena zuzenean edo Herri Administrazioaren Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak aurreikusitako beste prozeduraren bat erabiliz egin ahal izango da. Hona helbidea:

Sakanako Mankomunitatea

Uriz 32

31830 Lakuntza

948 464840

euskara@sakana-mank.com

8. Eskatzaileek bete beharreko baldintzak. Honako baldintza hauek betetzen dituztenek eskatzen ahal dituzte diru-laguntzak:

a) Gutxienez ere aurrekontuko kopuru osoaren %30eko autofinantzaketa izatea.

b) Sakanako Mankomunitatearekiko zerga betebeharrak ordainduta izatea (mankomunitateak ofizioz egiaztatuko du inguruabar hori eta behar den eginbidearen bitartez jasoko).

9. Aurkeztutako eskabidean egindako okerrak zuzentzea. Eskatzaileak aurkeztutako dokumentazioan okerrik dagoela edo agiriren bat falta dela ikusten bada, hamar egun emango zaizkio eskatzaileari akatsak zuzentzeko edo agiriak osatzeko. Epe hori igaro eta akatsa zuzendu edo agiriak osatu ez badira, eskatzaileak eskaeran atzera egin duela ulertuko da. Sakanako Mankomunitateko lehendakariak horretarako ebazpena egingo du.

10. Ebazpena. Deialdi honetako diru-laguntzak esleitzeko ebazpena Sakanako Mankomunitateko lehendakariak emango du Euskara Batzordearen irizpena ikusita, hamabost eguneko epean.

Ebazpen hori interesdun guztiei jakinaraziko zaie. Esleipen ebazpenean nori eman zaion diru-laguntza zehaztu behar da, eta berariaz adierazi behar da gainerako eskaerak ezetsi direla. Era berean, ebazpenak adierazi beharko ditu haren aurka jotzeko dauden errekurtso bideak, zein organoren aurrean aurkeztu behar diren eta zein epe dagoen hori egiteko, interesdunek egoki iritzitako beste edozein errekurtso bide erabiltzeko eskubidea baztertu gabe.

Ebazpena eman eta ordaintzeko epea lau hilabetekoa da, gehienez ere. Diru-laguntza eman eta ordainketa agintzeko ebazpena emateko epea 2015eko abenduaren 31n amaituko da. Behin epe hori berariazko ebazpenik eman gabe igaro eta gero, eskatzaileak eskaera ezetsitzat jotzen ahalko du.

11. Balioesteko irizpideak. Euskara Batzordeak eskabideak balioetsiko ditu, ohiko saioan, eta honako alderdiak izanen ditu kontuan:

a) Euskarazko eguneroko prentsa eta aldizkariak, batez ere Sakanan zabaltzen direnak.

–Urteko argitalpen kopurua: 20 puntu.

–Ale bakoitzean orrialde kopurua: 20 puntu.

–Argitalpen bakoitzean zabaldutako ale kopurua: 20 puntu.

–Irakurle kopurua: 20 puntu.

–Finantzaketa maila propioa: 10 puntu.

–Produktuaren kalitatea: 10 puntu.

b) Irratiak, Sakanan ohikotasunez emititzen dutenak.

–Astean norberak ekoitzitako orduak: 20 puntu.

–Entzule kopuru potentziala (irratiak): 30 puntu.

–Finantzaketa maila propioa: 25 puntu.

–Produktuaren kalitatea: 25 puntu.

c) Sakanari buruzko berriak eskaintzen dituzten Internet bidezko hedabideak.

–Sorturiko eta zabalduriko albiste kopurua: 30 puntu.

–Bisita kopurua: 30 puntu.

–Finantzaketa maila propioa: 20 puntu.

–Produktuaren kalitatea: 20 puntu.

12. Diru-laguntzaren ordainketa. Lehendabiziko ordainketa diru-laguntzak esleitzeko ebazpenarekin batera eginen da.

Diru-laguntza 6 zatitan emanen die Sakanako Mankomunitateak eskatzaileari, bi hilabetean behin alegia. Horretarako diruz lagundutako aldian egindakoari buruzko memoria zehaztua eta gastu zein diru-sarreren frogagiriak aurkeztu beharko ditu. Horiekin batera, diruz lagundutako aldiari dagozkion ale idatzi guztien zein irrati saioen lagina aurkeztu behar dira. Ale horiek paperean edo euskarri informatikoan aurkeztea bada. Ez da beharrezkoa izanen, argitaratu ahala, Sakanako Mankomunitatera bidali izan badira.

Onuradunak jarduera gauzatu duela behar bezala justifikatu ezean, ordainduriko laguntza osorik edo hein batean itzul dezala eskatzen ahalko zaio.

Onuradunen bati esleitutako laguntzaren zenbatekoa murrizten bada dokumentazio osoa ez aurkezteagatik, ez justifikatzeagatik edo epeak edo deialdiko oinarrietakoren bat ez betetzeagatik, soberakina gainerako onuradunen artean proportzionalki banatzen ahalko da.

Azken ordainketa egin baino lehenago, urte osoari dagokion kitapena egingo da. Horretarako, Euskara Batzordeko irizpena beharko da.

13. Bateragarritasuna. Deialdi honetako diru-laguntzak bateragarriak dira beste erakunde publiko zein pribatuk helburu berberaz emandakoekin, betiere gehiegizko finantzaketarik gertatzen ez bada.

14. Emandako diru-laguntzen publizitatea egitea. Onuradunek eman zaien diru-laguntzaren publizitate egokia egin beharko dute eta beren komunikabideetan adierazi beharko dute Sakanako Mankomunitatearen diru-laguntza jaso dutela.

15. Diru-laguntzen itzulketa. Onuradunek diru-laguntza osoa edo zati bat itzuli beharko dute ondotik azaltzen direnak gertatzen direnean:

a) Diru-laguntza eskuratzea horretarako eskatzen diren baldintzak bete gabe, onuradunari egozten ahal zaizkion arrazoiengatik.

b) Eskatzen diren agiriak ez aurkeztea horretarako ezarritako epean.

c) Egitasmoa aurkezturik eta diru-laguntza jasorik, gauzatu gabe uztea.

d) Bateraezinak diren diru-laguntzak aldi berean jasotzea.

e) Nahitaez onartu behar diren egiaztapenak ez onartzea edo oztopatzea.

16. Arau-hauste eta zehapenak. Arau-hauste eta zehapenei dagokienez, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrak eta uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren bidez onartutako Diru Laguntzen Erregelamendu Orokorrak aginduko dute. Zehapen prozedura Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen V. tituluan ezarritakoa izanen da.

17. Datuen babesa. Eskatzaileen datuak Datuak babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoaren arabera tratatuko dira. Eskatzaileek ematen dituzten datuak Sakanako Mankomunitateak kudeatzen dituen datu pertsonalen fitxategietan sartuko dira. Betiere helburua izango da diru-laguntzen deialdi hau eta horrekin zerikusia duen beste edozein administrazio espediente kudeatzea. Fitxategi horren arduraduna Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzua izango da, eta sartu, zuzendu, ezereztu eta aurka egiteko eskubideak Sakanako Mankomunitatea duen jendearendako harrera bulegoan (Lakuntzan, Uriz 32) egikaritu ahal izango dira.

18. Ordezko arauak. Deialdi honetan aurreikusten ez den orotarako Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea eta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legea aplikatuko dira.

19. Errekurtsoak. Deialdi honen aurka, baita oinarri hauen aurka eta haiek betearazteko hartzen diren administrazio ebazpenen aurka ere, errekurtso hauetako edozein aurkezten ahalko da, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren udal organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratzen denetik aitzina.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean. Errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunean hasiko da epe hori.

SAKANAKO EUSKARAZKO HEDABIDEAK DIRUZ LAGUNTZEKO OINARRIAK

Eskabidea

–Erakunde eskatzailea:

  • Izena ...............................................................................................
  • Helbidea ..........................................................................................
  • Herria ............................................................................... PK .........
  • Telefonoa ................ E-posta ..........................................................
  • Kontu-korrontearen zenbakia ..........................................................

–Arduraduna:

  • Izen-deiturak ...................................................................................

–Hedabidearen fitxa teknikoa:

  • Argitalpenaren izena .......................................................................
  • Lege gordailua eta ISSN .................................................................
  • Maiztasuna eta urteko zenbaki kopurua .........................................
  • Harpidetza kopurua edo tirada ........................................................
  • Aleko eta urteko orrialde kopurua ...................................................
  • Emisio orduak astean eta urtean ....................................................
  • Lurralde hedadura ...........................................................................

–Aurreikusitako diru-sarrerak eta gastuak (azalpena eta kopuruak):

  • Diru-sarrerak:
  • Harpidetzak ..................................................................................
  • Publizitatea ..................................................................................
  • Beste erakunde publikoetatik jasotako diru-laguntzak .................
  • Diru-sarrerak guztira ....................................................................
  • Gastuak:
  • Langileen gastuak ........................................................................
  • Funtzionamendu gastuak .............................................................
  • Inbertsio gastuak ..........................................................................
  • Ekoizpen gastuak .........................................................................
  • Zabalkunde gastuak .....................................................................
  • Gastuak guztira ............................................................................

Lekua eta data

 Arduradunaren sinadura eta erakundearen zigilua

Jakinarazten dizugu zure datuak fitxategi batean sartuko direla Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak ezarritakoa betetzeko. Betiere, horren helburua izango da diru-laguntzen deialdi hau eta horrekin zerikusia duen beste edozein administrazio espediente kudeatzea. Fitxategi horren arduraduna Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzua da, eta sartu, zuzendu, ezereztu eta aurka egiteko zure eskubideak horren aurrean egikaritu ahal izango dituzu, eta horretarako jo beharko duzu NANarekin Sakanako Mankomunitateak jendearendako harrera bulegora (Lakuntzan, Uriz 32).

Zinpeko aitorpena

Eskatzaileak hau aitortzen du:

Ez dagoela sartuta diru-laguntza publikoak itzularazteko edo zigortzeko inongo prozeduratan.

Laguntza eskabide honetaz aparte ez duela helburu bererako beste laguntzarik eskatu edo jaso, beste inongo erakunde publiko nahiz pribatuk emana.

Diru-laguntza eskatu diela beheko erakunde hauei:

ERAKUNDEA

ZENBATEKOA

EGOERA

(Ebatzi gabe/Ebatzita baina kobratu gabe/Kobratuta)

Helburu bererako edozein erakunde publiko nahiz pribaturi diru-laguntza eskabiderik eginez gero, Sakanako Mankomunitateari jakinarazteko konpromisoa hartzen duela bere gain.

Eta, hala ager dadin, izenpetu egiten du

 (Data eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: L1503268