2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
URRAULGOITI
2015eko aurrekontu orokor eta bakarra. Hasierako onespena
Urraulgoitiko Udalak, 2015eko otsailaren 20an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen 2015eko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Urraulgoitin, 2015eko otsailaren 24an.–Alkatea, Juan Francisco Iriguibel Iturri.
Iragarkiaren kodea: L1503259