2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRIBARRI
Aldaketa 2015eko aurrekontu orokor eta bakarrean. Hasierako onespena
Iribarriko Kontzejuak, 2015eko otsailaren 20an egin bilkuran, ondoko hau erabaki zuen:
Ikusirik 2015eko aurrekontu orokor eta bakarrean aldaketak egiteko espedientea.
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 212. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoarekin bat, honako hau erabaki da, gehiengo osoa izanik:
1. Hasiera batean onestea 2015eko aurrekontu orokor eta bakarrean aldaketa egiteko espedientea, honako hau:
–Kreditu gehikuntza:
- 432-602 kontu-saila.–Sareak berritzea: 42.000,00 euro.
Guztira: 42.000,00 euro.
–Finantzabidea:
- 870 kontu-saila.–Diruzaintzako gerakina: 42.000,00 euro.
Guztira: 20.000,00 euro.
- 432-605 kontu-saila.–Karrikak zolatzea: 25.000,00 euro.
Guztira: 25.000,00 euro.
–Finantzabidea.
- 870 kontu-saila.–Diruzaintzako gerakina: 25.000,00 euro.
Guztira: 25.000,00 euro.
2. Espedientea jendaurrean egonen da 15 eguneko epean, aitzinetik iragarkia paratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalbatzaren iragarki oholean.
3. Erreklamaziorik aurkeztu ezean, 2015eko ekitaldiko aurrekontuan egin beharreko aldaketak behin betiko onetsitzat joko dira, aitzineko lerroaldean aipatu jendaurreko epea iragan ondoan.
Iribarrin, 2015eko otsailaren 27an.–Kontzejuburua, Javier Piérola García.
Iragarkiaren kodea: L1503222