2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
RIBAFORADA
Jarduerarako lizentzia. Eskaera
Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua bete dadin, aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea Udalaren bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten jarduerak ukituak gertatzen direnek.
Sustatzailea: Peña La Unica elkarte gastronomikoa. Jarduera: elkarte gastronomikoa (legeztatzea). Tokia: Caballeros Templarios, 13.
Ribaforadan, 2015eko martxoaren 2an.–Alkatea, Jesús Mª Rodríguez Gómez.
Iragarkiaren kodea: L1503254