47. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Lurzatiaren kalifikazio juridikoaren aldaketa. Hasierako onespena

Udalak, 2015eko otsailaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batean erabaki zuen Orkoiengo katastroko 1. poligonoko 379, 381, 578, 1018, 1025 eta 1510. lurzatiak normalizatzeko proiektuko C lurzati normalizatuaren kalifikazio juridikoaren aldaketa. 21 m²-ko azalera du, Etxauriko errepidea, 12A-n dago, eta “espazio libre publikoa” da gaur egun. Hemendik aitzina, haren kalifikazioa soberako lurzatia izanen da. Argitara ematen da, hilabetez alegazioak aurkez daitezen.

Orkoienen, 2015eko otsailaren 27an.–Alkatea, Carlos Arróniz Loyola.

Iragarkiaren kodea: L1503257