2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLTZA ZENDEA
Jarduerarako lizentzia. Eskaera
Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua bete dadin, aditzera ematen da Udalaren bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Udalaren iragarki oholean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.
Sustatzailea: Euroestampaciones, S.A. Jarduera: metalezko piezen estanpazioa, soldadura eta mihiztatzea. Tokia: Arazuriko 2. poligonoko 739. lurzatia / Arazuri-Orkoien industrialdeko D karrika, 4.
Oltza Zendean, 2015eko otsailaren 25ean.–Alkate udalburua, sinadura ulertezina.
Iragarkiaren kodea: L1503297