47. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ODIETA

Eskumenak bertze baten esku uztea

Odietako Udaleko alkateak, 2015eko otsailaren 26an, 8/2015 Ebazpena eman zuen. Hona hemen haren testu osoa:

“Gaia: ezkontza zibilak egiteko eskumena María Soledad Errea Iribas zinegotziaren esku uztea”.

–Ikusirik ezkontza zibilak egiteari buruzko araudiaren arabera horiek egiteko eskumena udaletako alkateei dagokiela.

–Ikusirik komenigarri ikusi dela ezkontza zibilak Udalaren aretoetan egiteko eginkizunak María Soledad Errea Iribas zinegotziak egitea.

–Ikusirik Odietako Udaleko Alkatetzak eragozpenik ez duela ezkontza zibilak egiteko eskumena bertze baten esku uzteko eta aipatu zinegotziak horretarako prestutasun osoa agertzen duela.

–Ikusirik Toki Araubidearen Oinarriei buruzko 7/1985 Legearen 23.–4 artikuluaren eta horrekin bat heldu direnen edukia, baita Toki Entitateen Antolamenduaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua ezartzen duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 43.-4, 43.-5 eta 44. artikuluena eta horiekin bat heldu direnena ere, guztiak aplikagarriak baitira eskumenei buruzko eskuordetzeaz ari baitira.

EBATZI DU:

Lehenbizikoa.–Odietako Udalean ezkontza zibilak egiteko eskumena María Soledad Errea Iribas zinegotziaren esku uztea.

Bigarrena.–Zinegotzi horri eskudantziak bere esku utzi direla jakinaraztea. Ebazpen honen dataren biharamunean izanen ditu ondorioak, Toki Entitateen Antolamenduaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua ezartzen duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.-2 artikuluan agindu bezala; alabaina, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 13.-3 artikuluan aurreikusitako baldintzetan.

Hirugarrena.–Ebazpen honen berri ematea Odietako Udalaren Osoko Bilkurari, jakinaren gainean egon dadin, Toki Entitateen Antolamenduaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua ezartzen duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.-4 artikuluan xedatuaren arabera.

Erripan, 2015eko otsailaren 26an.–Alkatea, Alberto Urdaniz Elizondo.

Iragarkiaren kodea: L1503145