47. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

Udal Planean aldaketa puntuala egiteko proiektua. Hasierako onespena

Mendabiako Udalak, 2015eko otsailaren 26an egin osoko bilkuran, ondokoa aho batez erabaki zuen, udalkideen legezko kopuruaren gehiengo osoa zuela:

1. Hasiera batean onestea Mendabiako Udal Planean UE 6+UE 8 unitateari dagokionez aldaketa puntual xehakatua egiteko proiektua, UE 6+UE 8 unitateko konpentsazio batzordeak sustaturik.

2. Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarkia paratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta, gutxienez, Nafarroan editatzen diren egunkarietan argitaratuta.

3. Jendaurrean egoteko epea bukaturik, espedientea osoko bilkurara iraganen da, behin betiko onets dadin bidezko diren aldaketekin batera.

Mendabian, 2015eko martxoaren 2an.–Alkate udalburua, María Jose Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L1503296