2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MENDABIA
Ordenantza, Etxebizitzak eraikitzeko eta zaharberritzeko udal laguntzen gainekoa. Hasierako onespena
Mendabiako Udalak, 2015eko otsailaren 26an egin osoko bilkuran, honako hau erabaki zuen aho batez:
1.–Hasiera batean onestea Mendabian etxebizitzak eraikitzeko eta zaharberritzeko udal laguntzen gaineko ordenantza, udal mugapearen barnean dauden etxebizitzen eraikinak berritzeari eta zaharberritzeari sostengu emateko laguntzak arautzen dituena, eta hiriko Barne Eraberritzeko Pan Breziaren esparrurako berariazko arautzea dakarrena.
2.–Espedientea jendaurrean edukitzea hogeita hamar egunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko iragarki oholean onespenaren iragarkia jarri ondotik, herritarrek eta bidezko interesdunek aztertu eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.
Hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da, baldin eta erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada. Kasu horretan, ondorio juridikoak sortzeko, gertaera hori, behin betiko testuarekin batera, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da.
Mendabian, 2015eko martxoaren 2an.–Alkate udalburua, María Josefa Verano Elvira.
Iragarkiaren kodea: L1503289