47. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARTZILLA

Fakturazio elektronikoa. FACE plataformari atxikitzea

Sektore publikoan faktura elektronikoa bultzatu eta fakturen kontabilitate erregistroa sortzeari buruzko abenduaren 27ko 25/2013 Legearen 6. artikuluak nola ezartzen duen faktura elektronikoen sargune orokorra ezartzeko beharkizuna, hura bete beharrez Martzillako Udaleko alkateak, 2014ko abenduaren 10ean emandako 366/2014 Ebazpenaren bidez, onetsi zuen Martzillako Udala eta Udalaren Musika Patronatua erakunde autonomoa atxikitzea Estatuko Administrazio Orokorreko Faktura Elektronikoen Sargune Orokorrari (FACE), udaleko eta erakunde autonomoko faktura elektronikoen sargune orokorra izan dadin.

Beraz, delako abenduaren 27ko 25/2013 Legearen arabera, 2015eko urtarrilaren 15etik aitzina, Estatuko Administrazio Orokorreko Faktura Elektronikoen Sargune Orokorra (FACE) izanen da Martzillako Udaleko eta Udalaren Musika Patronatua erakunde autonomoko faktura elektronikoen sargune orokorra.

Aditzera ematen da Dir3 kodea (kontabilitate bulegoa, organo kudeatzailea eta unitate tramitatzailea) honako hau dela: LO1311635 Martzillako Udala.

Martzillan, 2015eko otsailaren 20an.–Alkatea, José M.ª Abárzuza Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1503137