2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UHARTE
2015eko aurrekontuak. Hasierako onespena
Uharteko Udalak, 2015eko otsailaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2015eko aurrekontu orokor eta bakarra. Hura entitatearenak berak, bere erakunde autonomoenek (Udalaren Musika eta Kirol patronatuak) eta “Sociedad Municipal de Gestión Urbanística Areacea, S.A.” enpresaren diru-sarrera eta gastuen aurreikuspenak osaturik dago.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Uharten, 2015eko otsailaren 27an.–Alkatea, Iñaki Crespo San José.
Iragarkiaren kodea: L1503221