2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UHARTE
2015eko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Uharteko Udalak, 2015eko otsailaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen Uharteko Udalaren eta haren Kirol eta Musika patronatuen 2015eko plantilla organikoa eta lanpostuen zerrenda, eta erabaki zuen espedientea jendaurrean edukitzea hamabortz egun balioduneko epean, interesdunek azter dezaten eta egoki juzgatzen dituzten alegazioak egin ditzaten.
Uharten, 2015eko otsailaren 27an.–Alkatea, Iñaki Crespo San José.
Iragarkiaren kodea: L1503220