47. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

2. poligonoko 72. lurzatiaren xehetasun azterlana. Behin betiko onespena

Burlatako Udalak, 2015eko otsailaren 26an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen behin betiko onestea udalerri honetako katastroko 2. poligonoko 72. lurzatiaren xehetasun azterlana (Basilio Armendáriz karrika, 9). Hura Basilio Armendáriz karrikako 9ko jabeen elkarteak sustatu du eta Carlos Urzainqui Domínguez arkitektoak prestatu. Xedea da oztopo arkitektonikoak arruntik kentzea eta igogailua paratzea, horretarako fatxadako lerrokadurak eta patioko bolumenak aldatuta.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76 eta 81.1. artikuluetan xedatuari jarraikiz.

Burlatan, 2015eko martxoaren 2an.–Alkatea, Juan Carlos González Muñoz.

Iragarkiaren kodea: L1503294