47. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Alkatetza bertze baten esku uztea

Antsoaingo Udaleko alkate udalburu Antonio Gila Gilak, behean adierazten den egunean, ebazpen hau eman du:

“Toki Entitateen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamendua onetsi zuen 2568/1986 Errege Dekretuaren 47. artikuluan eta harekin bat heldu direnetan ezarritakoari jarraituz, eta udal mugapetik kanpora izanen naizenez,

EBATZI DU:

1. Alkatetzari dagozkion eskudantziak María Aranzazu Biurrun Urpegui lehen alkateordearen esku uztea, 2015eko otsailaren 28tik martxoaren 8ra arte, biak barne.

2. Honen berri ematea Udalbatzari lehen osoko bilkuran eta dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.”

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Antsoainen, 2015eko otsailaren 27an.–Alkate udalburua, Antonio Gila Gila.

Iragarkiaren kodea: L1503239