46. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

16/2015 EBAZPENA, urtarrilaren 30ekoa, Nafarroako Larrialdietako Agentziako zuzendari kudeatzaileak emana, diru-laguntzetarako deialdia onesten duena Nafarroako Larrialdietako Agentziarekin lankidetzarako esparru-hitzarmena sinatu duten Babes Zibileko boluntarioen beste elkarte batzuentzat, haien funtzionamenduan laguntzeko.

Nafarroako Larrialdietako Agentzia erakunde autonomo bat da, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuak kudeatzeko helburua duena babes zibilaren, larrialdientzako arretaren eta su itzaltzeen eta salbamenduen gaietan, Nafarroako Larrialdietako Agentzia arautu eta haren estatutuak onesten dituen otsailaren 16ko 12/2009 Foru Dekretuaren 1. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Nafarroako Boluntariotzari buruzko martxoaren 27ko 2/1998 Foru Legearen 12. artikuluak ezartzen du Nafarroako Foru Komunitateko Administrazio Publikoek boluntariotza eta elkartasuna sustatuko dutela gizarte zibilean hainbat jarduketaren bidez, eta 14. artikuluak, Foru Komunitateak laguntza ekonomikoa emanen duela boluntariotzako programa eta jarduerak aurrera eramateko, eta, horretarako, dagozkion kontu-sailak egotziko direla aurrekontuetan, diru-laguntzak emanen direla eta hitzarmenak edo itunak adostuko direla boluntariotzako entitateekin.

Nafarroako Larrialdietako Agentziak, bere eskumenak baliatuz, boluntarioen eta profesionalen arteko harremana sustatzen du eta elkarren osagarri izatea bultzatzen du boluntario antolatuen esku-hartzea interes orokorrekoa izan daitekeen eremuetan; betiere, larrialdiko aginte bakarraren printzipioa gordeta.

Nafarroako Larrialdietako Agentziak lankidetzarako esparru-hitzarmen bat sinatu du, beste elkarte batzuk Nafarroako babes zibilaren sisteman integratzeko helburuz, eta aginte bakarraren printzipioari jarraituz jarduteko prozedurak antolatu ditu; izan ere, elkarte horiek, boluntariotza sustatzeko, boluntarioen etengabeko prestakuntza eta laguntzaren kalitatea zaintzen dituzte, hondamendi edo larrialdietako biktimei, ahaideei, parte-hartzaileei eta beste kaltetu batzuei babesa eta laguntza psikologikoa emanez eta zakurren bidezko salbamendu espezializatuan edo haitzulo eta lezeen ingurune zailean nahiz naturgunean bilaketak eginez.

Nafarroako Larrialdietako Agentziak laguntza-deialdi bat onesten du Babes Zibileko udal elkarteak manten daitezen laguntzeko. Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak diru-laguntza publiko guztiak arautzen ditu, eta bertan ezartzen dira printzipio orokorrak, kontzeptuak, irizpideak, eskumenak, betebeharrak eta erantzukizunak, baita diru-laguntzak eman, kudeatu eta kontrolatzeko prozedura ere.

Diru-laguntzak prozedura arruntaren bidez emanen dira, norgehiagokako araubidea baliatuz, aurkezten diren eskaerak alderatuta eta haien arteko lehentasuna ezarrita, oinarri arautzaileetan finkatutako irizpideen arabera.

Horrenbestez, espedientean jasotako txostenak ikusita, Ekonomia eta Ogasunak Nafarroako Larrialdietako Agentzian duen kontu-hartzaile delegatua ados egonik, eta Nafarroako Larrialdietako Agentzia arautu eta haren estatutuak onesten dituen otsailaren 16ko 12/2009 Foru Dekretuak esleituta ditudan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako babes zibileko boluntarioen elkarteentzako 2015eko diru-laguntzetarako deialdia onestea, haiek eta haien instalazioak manten daitezen; deialdiaren oinarriak eranskin gisa gehitu zaizkio ebazpen honi.

2. 32.000,00 euroko gastua baimentzea, 2015era luzatutako 2012ko aurrekontuko “Irabazi-asmorik gabeko entitateekiko hitzarmenak eta programak” izeneko 054001 02710 4819 134100 kontu-sailaren kargura, Nafarroako babes zibileko boluntario elkarteen gastu orokorretarako (ID 4908), honela banatuta:

1.–22.000,00 euro, biktimak salbatzeko zakur taldeentzat.

2.–5.000,00 euro, haitzuloetako sorospen taldeentzat.

3.–2.500,00 euro, bilaketak egiteko eta ingurumena babesteko taldeentzat.

4.–2.500,00 euro, hondamendietan espezializatutako psikologo taldeentzat.

3. Esku-hartzeak direla eta sortzen diren gastuak, 2014ra luzatutako 2012ko gastuen aurrekontuko “Larrialdietako hornidura eta zerbitzuak” izeneko 054000 02720 2289 134200 gastu arrunten kontu-sailaren kargura ordain daitezen baimentzea. Ondorio horietarako, konpentsazio modulu bat ezarri da, 60 eurokoa pertsona bakoitzeko eta esku-hartzen den egun bakoitzeko.

4. Deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko baimentzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

5. Ebazpenaren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute Barneko zuzendari nagusiari zuzendua, hura argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legean eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko Foru Legean xedatutakoari jarraituz.

6. Ebazpen hau Boluntarioen Arlora, Nafarroako Larrialdietako Agentziako Kudeaketa Ekonomikoaren Unitatera eta kontu-hartzaile delegatuari eta igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2015eko otsailaren 10ean.–Nafarroako Larrialdietako Agentziako zuzendari kudeatzailea, Eradio Ezpeleta Iturralde.

OINARRI ARAUTZAILEAK

1. Diru-laguntzen xedea eta helburua.

2015. urtean Babes Zibileko boluntarioen elkarteen funtzionamenduan laguntzeko Nafarroako Larrialdietako Agentziak emanen dituen laguntza ekonomikoak arautzea du xede deialdiak, Nafarroako Babes Zibilaren Sistemari Atxikitzeko hitzarmenetan ezarritakoari jarraituz.

Babes Zibilari loturiko zerbitzuen prestazioa inondik ere zerbitzu publikoa da, eta boluntarioen lankidetza sustatu behar da; izan ere, libreki eta beren borondatez elkartzen dira jarduketak administrazioekin partekatzeko. Hortik diru-laguntzaren xedeko jarduerak onura publikoa eta soziala izatea helburu.

2. Aurrekontu egozpena eta diru-laguntzaren zenbatekoa.

Diru-laguntzaren zenbatekoa 32.000,00 eurokoa izanen da gastu arruntetarako, 2015era luzatutako 2012ko aurrekontuko “Irabazi-asmorik gabeko entitateekiko hitzarmenak eta programak” izeneko 054001 02710 4819 134100 kontu-sailaren kargura (ID 4908), baldin eta kreditu egokia eta nahikoa bada, honela banatuta:

1.–22.000,00 euro, biktimak salbatzeko zakur taldeentzat.

2.–5.000,00 euro, haitzuloetako sorospen taldeentzat.

3.–2.500,00 euro, bilaketak egiteko eta ingurumena babesteko taldeentzat.

4.–2.500,00 euro, hondamendietan espezializatutako psikologo taldeentzat.

3. Onuradunek bete beharreko baldintzak.

Egiten duten jarduera beren estatutuetan aitortu, babes zibilaren arloan Nafarroako Larrialdietako Agentziarekin lankidetzarako hitzarmen bat izenpetu eta Nafarroako eremu geografikoan diharduten babes zibileko boluntario elkarteak izaten ahalko dira laguntza hauen onuradunak.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan ezarritako baldintza orokorrak ere bete beharko dituzte.

4. Eskabideen aurkezpena eta eskatzen den dokumentazioa.

Elkarteko idazkari lanetan ari denak sinatuta eta elkarteko buruak ikus-onetsita aurkeztuko dira eskaerak, oinarri hauen I. eranskinean jasotako eskabide ereduari jarraituz; eranskin horretan adierazitako dokumentazioa gehituko da nahitaez.

Laguntza eskabideak 20 egun balioduneko epean aurkeztuko dira, oinarri hauek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitako tokietako edozeinetan edo Nafarroako Gobernuaren web orrialdearen bidez (http://www.navarra.es/home_es/Servicios/).

Eskaerak Nafarroako Larrialdietako Agentziako Boluntarioen Arloko Babes Zibilerako Zuzendaritzara (Agoitz kalea, 35 bis; 31004 Iruña) igorri beharko dira.

Diru-laguntzarako eskaerak identifikazio datuak jasotzen ez baditu, hala eskatutako laguntzarenak nola entitate eskatzailearenak, nahitaezko dokumentazioa aurkezten ez bada edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 71. artikuluan ezarritako baldintzetakoren bat betetzen ez bada, hamar egun balioduneko epean okerra zuzentzeko edo nahitaezko dokumentuak aurkezteko eskatuko zaio interesdunari, eta adieraziko zaio hala egiten ez badu eskaerari uko egiten diola ulertuko dela, aldez aurretik ebazpena emanda, lege beraren 42. artikuluan ezarritako moduan.

5. Diru-laguntza jaso dezakeen gastua.

Babes Zibileko boluntario elkarteen funtzionamendurako eta haien base, ekipamendu eta ibilgailuen mantentze-lanetarako behar denari esaten zaio diru-laguntza jaso dezakeen gastua, eta zehazki:

–Funtzionamendu gastu orokorrak:

a) Kideen aseguruak eta elkartearen izenean dauden ibilgailuenak.

b) Norberaren ekipamendua boluntario lanak egiteko.

c) Telefonia mugikorra, telefonia finkoa, elkartearen izeneko interneta.

d) Elkartearen izenean dauden ibilgailuen erregaia, ordezko piezak, konponketak eta IATak.

e) Elkartearen izenean dauden beste ekipamendu eta instalazioen konponketa.

f) Bulegoko materiala.

g) Material inbentariaezin txikia.

h) Langile boluntarioen prestakuntza.

i) Esku-hartzeetan eta entrenamenduetan sortzen diren gastuak.

j) Joan-etorriak prestakuntza jardunaldietara, ikastaro, bilera, biltzar eta abarretan parte hartzea.

k) Zakurren jana.

l) Albaitarien arreta zakurrentzat.

–Diru-laguntzaren xedetik propio baztertzen dira gastu hauek:

I.–Elkartearen behar operatiboei ez dagozkienak.

II.–Gastu zehaztugabeak.

III.–Esku-hartzeetatik eta entrenamenduetatik kanpoko otorduak.

IV.–Norberaren ibilgailuen aseguruak.

6. Balorazio irizpideak.

Deialdi honetan aurreikusitako diru-laguntzak irizpide hauen arabera emanen dira:

a) Lehenik, “boluntarioen eta elkartearen izeneko ibilgailuen istripu aseguruak” ordaintzeko kopurua kalkulatuko da, %100eko diru-laguntza izanen baitute, ezinbestekoak direlako boluntarioen segurtasunerako.

b) Aurreko kopuruak kendu ondoren, gainerako gastuetarako diru-laguntzaren portzentajea ateratzeko, kontu-sailean gelditzen den zenbatekoa gastu orokorretarako eskatu den guztirako zenbatekoaren artean zatituko da.

7. Tramitazio eta ebaluazio organoak.

Babes Zibilerako Zuzendaritza izanen da organo eskuduna laguntzak emateko prozedura instruituko duena.

Kide hauek osatutako batzorde teknikoak baloratuko ditu eskabideak:

–Batzordeko burua: Babes Zibilerako zuzendaria.

–Batzordeko kidea: Prebentzio, Su-itzaltze eta Salbamendu Zerbitzuen zuzendaria.

–Idazkaria: Boluntarioen Arloko burua.

Batzorde horrek eskaerak ebaluatuko ditu, eta haren irizpena loteslea izanen da. Babes Zibilerako zuzendariak, ebaluazio batzordeak sinatutako akta ikusita, deialdia ebazteko proposamena eginen dio Nafarroako Larrialdietako Agentziako zuzendari kudeatzaileari.

8. Laguntza emateko ebazpena.

Nafarroako Larrialdietako Agentziako zuzendari kudeatzailearen ebazpenaren bidez emanen dira laguntzak. Arrazoitutako ebazpen horretan diru-laguntzak hartzen dituzten entitate eskatzaileak, helburua, zenbatekoa, ordaintzeko modua eta justifikatzeko modua eta epea agertuko dira eta beste eskaerak ezesteko zergatikoak ere bai, Diru-laguntzei buruzko arazoaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 21. artikuluan xedatu bezala.

Deialdiaren ebazpena Nafarroako Gobernuaren web atarian argitaratuko da.

Deialdi honen, oinarri arautzaileen eta garatzeko egintzen kontra bidezkoa da gora jotzeko errekurtsoa aurkeztea, Barneko zuzendari nagusiari zuzendua, argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 115. artikuluan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko Foru Legearen 57. artikuluan eta Nafarroako Larrialdietako Agentzia arautu eta haren estatutuak onesten dituen otsailaren 16ko 12/2009 Foru Dekretuaren 47.3 artikuluan xedatutakoarekin bat.

Deialdi honi buruzko edozein komunikazio Nafarroako Larrialdietako Agentziako Erregistroaren bitartez bideratuko da (Agoitz kalea, 35 bis; 31004 Iruña), edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako tokietako edozeinen bitartez.

9. Onuradunen betebeharrak.

1.–Deialdi honetan diruz lagundutako proiektua egiteko erabiltzea laguntza, ez beste edozertarako.

2.–Diruz lagundutako proiektua gauzatu dela eta zer gastu izan den frogatzea organo emaileari.

3.–Jasotako funtsen aplikazioari buruzko frogagiriak gordetzea, agiri elektronikoak barne, egiaztatze eta kontrol lanen xede diren bitartean.

4.–Organo emaileak eginen dituen egiaztapenak eta beste kontrol organo eskudun batzuek egin ditzaketen egiaztapen eta kontrol finantzarioak onartzea, eta jarduketa horietan eskatzen zaizkien argibide guztiak ematea.

5.–Lagundutako jarduerak finantzatzeko lortutako beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabideen berri ematea organo emaileari. Egoera hori jakin bezain laster emanen da horren berri eta, betiere, jasotako dirua zertan erabili den frogatu baino lehen.

6.–Diru-laguntzak ematen dituen ebazpen proposamena egiten den unean, Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak eta zergen gainekoak eguneratuak izatea.

7.–Kontabilitate liburuak, erregistro diligentziatuak eta gainontzeko dokumentuak behar bezala auditatuta izatea, legeriak eskatutako moduan.

8.–Jasotako funtsen aplikazioari buruzko frogagiriak gordetzea, agiri elektronikoak barne, egiaztatze eta kontrol lanen xede diren bitartean.

9.–Jarduera Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin egin dela aipatzea edozein eratako iragarkietan edo publizitatean.

10.–Foru lege horren 35. artikuluan jasotzen diren kasuetan hartutako funtsak itzultzea.

11.–Organo emaileari jakinaraztea proiektuaren garapenean gertatzen den edozein gorabehera, gertatzen den une berean, baldin eta proiektua aldatzea ekartzen badu. Edozein aldaketa egiteko, Babes Zibilerako Zuzendaritzaren adostasuna beharko da; hori ofizioz emanen da baldin eta aldaketak onetsitako proiektua funtsean aldatzen ez badu, ebaluazio batzordearen ustean.

Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargurako diru-laguntzen onuradunen gardentasun betebeharrak arautzen dituen irailaren 11ko 59/2013 Foru Dekretuaren 3., 4. eta 5. artikuluak betez, ondoren aipatzen den informazioa, entitatearen legezko ordezkariak sinatua, telematika bidez aurkeztu beharko da Nafarroako Larrialdietako Agentziako Babes Zibilerako Zuzendaritzako Boluntarioen Arloan, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoa baliatuz, diru-laguntza ematen duen ebazpena jakinarazi eta hilabeteko epean, hain zuzen:

a) Entitatearen gobernu, administrazio eta zuzendaritza organoen osaera.

b) Organo horiek osatzen dituzten kargudunen zerrenda.

c) Entitateak aurreko urtean kargudun bakoitzari emandako ordainsari gordinak eta gainerako diru konpentsazioak, kontzeptuz kontzeptu. Sortu berriak diren entitateen kasuan, informazioa haien aurrekontuetan edo plan ekonomiko-finantzarioan jasotakoa izanen da.

d) Kargudun bakoitzak gobernuko, administrazioko eta zuzendaritzako eginkizunetan duen dedikazioaren araubidea.

e) Entitate onuradunaren urteko azken kontuen kopia bat.

Entitateak gardentasunerako betebeharra bete behar ez badu, 3. artikuluko inguruabarrak ematen ez direlako, horren gaineko aitorpen bat aurkeztu beharko du.

Entitateak ekitaldi berean diru-laguntza bat baino gehiago jasotzen baditu, ez du informazioa errepikatu beharko diru-laguntza bakoitzean, salbu eta hasieran eman zituen datuak aldatzen badira.

Izan litezkeen zehapenak galarazi gabe, ez betetze horren ondorioz ezin izanen da emandako diru-laguntza ordaindu, eta diru kopururik jaso bada, itzuli beharko da, Diru-laguntzei buruzko Foru Legearen 35.1.c) artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Orobat, laguntzaren xedeari buruz, entitateak betebehar hauek ditu:

1) Boluntarioak aseguratuta izan beharko ditu.

2) Elkartearen jardueretan erabiltzen diren ibilgailu guztiak aseguratuta izan beharko ditu.

3) Diruz laguntzen den jarduera aurkeztutako proiektuan adierazitako moduan gauzatu beharko du.

Oinarri hauetan propio jasotakoez gain, 11/2005 Foru Legearen 9. artikuluan ezarritako guztiak Udalaren betebeharrak dira.

10. Ordainketa, eta justifikatzeko epea eta modua.

Babes Zibilerako Zuzendaritzak txostena egin ondoren, hainbat epetan ordaintzen ahalko da diru-laguntza, baldin eta hurrengo azken dokumentazio guztia aurkezten bada 2015eko abenduaren 13a baino lehen:

I.–Ordaintzeko eskaera.

II.–Ordaintzeko eskatzen den unera arte egindako jardueren memoria.

III.–Fakturen zerrenda.

IV.–Jatorrizko ordainketaren frogagiriak.

V.–Egindako gastuak azaltzen dituen idazkia, burututako jardueretarako eta finantzaketaren xedeetarako egokiak direla dioena, elkarteko idazkariak sinatua eta elkarteko buruaren ikus-onespena duela, gastua azaltzen duen taularekin batera, Nafarroako Larrialdietako Agentzian eskuratuko den formatuan.

Entitate onuradunak diru-laguntza zatika jasotzeko aukera izanen du; betiere, goian aipatu dokumentazioa aurkeztu beharko du: zer datakoa den ordainketa partziala, hura artekoa.

Elkarteko ibilgailuen gastua eta beste baliabide batzuena, hala nola, erreminta motordun, sasi-garbitzeko makina eta gainerakoena erregaian, konponketetan, mantentze-lanetan, aseguruetan, IATetan, berrikuspen edo ziurtagirietan, eskaerako zerrendan ageri diren ibilgailuen matrikularekin identifikatuta aurkeztu beharko dira.

Nafarroako Larrialdietako Agentziak diruz lagundu gabeko kopuruari dagokionez, elkarteak bere funtsak diruz lagundutako jardueretan aplikatu izana frogatuko du, baita haien zenbatekoa eta jatorria ere.

Fakturak legearen arabera egin beharko dira, fakturazio betebeharrak arautzen dituen maiatzaren 17ko 205/2004 Foru Dekretuan ezarritakoari jarraituz.

Ez dira inola ere onartuko aurreko ekitaldi ekonomikoei dagozkien fakturak.

Elkartea behartua dago jasotako funtsen aplikazioari buruzko frogagiriak gordetzera, agiri elektronikoak barne, egiaztatze eta kontrol lanen xede diren bitartean.

Egiaztatze eta kontrol ahalmenak behar bezala erabil daitezen bermatzeko, Nafarroako Larrialdietako Agentziak laguntza honen gastuak egiaztatzen dituzten jatorrizko fakturak eta kontabilitate liburuak berrikusteko eskatzen ahalko du.

Laguntzaren azken likidazioa egiteko, jarduera egin eta gero onartutako gastuen frogagiriei dagokien laguntza emanen da. Egiaztatzen den gastua diruz lagundutako aurrekontu osoa adinakoa ez bada, diru-laguntza proportzioan murriztuko da.

Eskaeraren aldean, gastuetan aldaketarik izanez gero, entitate onuradunak aldatzeko edo gehitzeko eskatu beharko du arrazoitutako idazki batean, eta unitate kudeatzaileak aldaketa onartzen ahalko du edo ez.

11. Beste diru-laguntza batzuen pilaketa eta bateragarritasuna.

Oinarri hauetan jasotako laguntzak bateragarriak dira jarduera berengatik jasotzen ahal diren beste batzuekin. Laguntzen zenbatekoa, bakarka edo beste diru-laguntza batzuekin batera, ezin izanen da inoiz garatu beharreko jardueraren kostua baino handiagoa izan. Horregatik, onuradunak ekitaldi honetan onartutako diru-laguntzen aitorpena aurkeztu beharko du, bidezko egiaztapenak egin daitezen.

12. Finantzaketaren publizitatea.

Egiten den edozein iragarki edo publizitate dela eta, elkartea Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin finantzatzen dela aipatuko da.

Jardueran erabiltzen diren elkarteko ibilgailuek Nafarroako Larrialdietako Agentziaren logotipoa eramanen dute.

13. Itzulketak, arau-hausteak eta zehapenak.

Itzulketa, arau-hauste eta zehapenen arloan, 11/2005 Foru Legearen 34. artikulutik 37.era eta 42.etik 46.era xedatutakoaren arabera jokatuko da.

14. Diru-laguntzen araubide orokorra.

Oinarri hauetan aurreikusirik ez dagoen orotan, 11/2005 Foru Legeak xedatutakoa eta, zein den xedea, haren arabera aplikatu beharreko gainerako arauak aplikatuko dira.

15. Deialdiaren eta oinarri arautzaileen kontrako errekurtsoak.

Oinarri hauek administratiboak dira; hortaz, deialdiaren, oinarri arautzaileen eta horiek garatzeko egintzen kontra bidezko da gora jotzeko errekurtsoa aurkeztea, Barneko zuzendari nagusiari zuzendua, argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legean eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko Foru Legean xedatutakoarekin bat.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua

Izen-abizenak: ......................................, NANa/IFZ: ..........................

Helbidea: ....................................... , kalea: ............................... , P.K.: ................, telefonoa: ............................., helbide elektronikoa: .....................................

Ordezkatzen den elkartea .............................................. IFK ............

Helbidea: ................................. , kalea: ..................................... , P.K.: .................., telefonoa: ............................., helbide elektronikoa: ..........................................................

ONDOKOA AURKEZTEN DU:

“2015ean Babes Zibileko boluntario elkarteen funtzionamendurako laguntza eskabidea”, Nafarroako Larrialdietako Agentziako zuzendari kudeatzailearen ............aren ..... (e)ko ...../2015 Ebazpenaren bidez onetsitako oinarriei jarraituz (2015eko ........ Nafarroako Aldizkari Ofiziala, .............aren ..........(e)koa.

Destinoa: Nafarroako Larrialdietako Agentzia.

Eta, oinarri arautzaileetan ezarritakoarekin bat:

1. Haietan agindu bezala, agiri hauek aurkezten ditu:

a) Eskaera aurkezten duen toki elkartearen izena.

b) Elkartearen helbidea eta telefonoa.

c) Gizarte Segurantzaren ziurtagiria, epemuga iraganda duten zorrak erreklamatuta ez izatearena.

d) Garatu beharreko jarduera azaltzen duen proiektua.

e) Gastu orokorretarako eta inbertsioetarako aurrekontua, II. eranskineko ereduaren araberakoa.

f) Elkartea osatzen duten kideen zerrenda, aseguru polizen eta gainerako gastuen onuradunak direnak, elkartearen helbidea eta telefono zenbakia zehazten dituen III. eranskinaren arabera.

g) Ibilgailuen zerrenda, zein bere ezaugarri eta matrikularekin, baita materialak, ekipamendu motordunak, makina-erremintak eta elkarteak 2015. urtean jarduerarako bideratzen dituen bestelako baliabideak, IV. eranskinaren arabera; urtean zehar behar bezala erregistratutako altak eta bajak izatera, konpromisoa hartzen du haien berri emateko Babes Zibilerako Zuzendaritzari.

2. Aitortzen du ez duela Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan onuradun izateko ezarritako ezein debekurik urratu.

3. Datuak eguneratzeari dagokionez, aitortzen du Nafarroako Larrialdietako Agentziari idatziz adieraziko diola, 15 eguneko epean gehienez, aitorpen honetan zehaztutako diru-laguntzetan izaten den edozein aldaketa.

4. Diru-laguntzarako eskaeran azaltzen den proiektuari dagokionez aitortzen du:

–Ez duela eskuratu edo eskatu administrazio honen, beste administrazio publiko batzuen, beste erakunde publiko edo pribatu batzuen edo partikularren, Estatukoen edo nazioartekoen, inolako diru-laguntzarik.

–Administrazio honen, beste administrazio publiko batzuen, erakunde publiko edo pribatuen nahiz partikularren, Estatukoen edo nazioartekoen, diru-laguntza hauek eskuratu/eskatu dituela:

ZEIN ENTITATERI ESKATU ZION LAGUNTZA

ESKATUTAKO DIRU-KOPURUA

DIRU-LAGUNTZAREN EGOERA

(eskatua/esleitua/ordaindua)

5. Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen hemezortzigarren xedapen gehigarriko 3. atalean xedatutakoari jarraikiz, eskaera aurkezteak berarekin dakar interesdunak organo kudeatzaileari baimena ematea Nafarroako Ogasunak luzatu beharreko ziurtagiriak eskatzeko.

6. Eskaerarekin batera emandako datuen tratamendua Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta aplika litezkeen gainerako arauetan xedatutakoari lotuko zaio. Datuak ikusi, zuzendu eta ezabatzeko eskubideak Nafarroako Larrialdietako Agentzian eginen dira, aipatutako legeriari jarraikiz.

.................(e)n, 2012ko .............aren ..............(e)an

Elkarteko idazkaria

Stua.:

O. E.

Elkarteko burua

Stua.:

II. ERANSKINA

.........................(e)ko Babes Zibileko boluntario
elkartearen 2015erako aurrekontua

Gastu arruntak:

KONTZEPTUA

GASTUA, GUZTIRA

Elkarteko kideen istripu aseguruak

Elkarteko ibilgailuen aseguruak

Telefonoak: elkartearen telefono finkoa, sakelako telefonoak, Internet linea

Osasun arloko material suntsigarria

Bulegoko materiala: papera, inprimagailuko kontsumigarriak, bolalumak, arkatzak, kontsumigarriak

Drogeria

Burdineria: erreminta txikiak berritzea

Boluntarioen ekipamendua eta jantziak

Elkartearen izenean diren ibilgailu eta makinetarako erregaia

Ibilgailuetarako eta makina-erremintetarako olioa

Ibilgailuen eta makinen konponketa

Ibilgailuen azterketa teknikoak (IAT)

Esku-hartzeetako eta entrenamenduetako gastuak

Prestakuntzako gastua

Bulegoko eta informatikako materialaren konponketak

Material inbentariaezin xehea

Zakurren jana

Albaitarien arreta zakurrentzat

(...)

GASTU OROKORRAK, GUZTIRA

Iruñean, 2015eko ................... aren ....................(e)an

Elkarteko idazkaria

Stua.:

O. E.

Elkarteko burua

Stua.:

III. ERANSKINA

.........................(e)ko Babes Zibileko boluntario
elkartea osatzen duten kideen zerrenda

Helbidea: ............................................................................................

Telefono finkoa: ..................................................................................

ZK.

DEITURAK

IZENA

1

2

3

4

5

6

7

8

9

10

11

12

13

14

15

16

17

18

19

20

Iruñean, 2015eko ................... aren ....................(e)an

Elkarteko idazkaria

Stua.:

O. E.

Elkarteko burua

Stua.:

IV. ERANSKINA

.........................(e)ko Babes Zibileko boluntario
elkartearen ibilgailuen zerrenda

Lur orotako ibilgailuak, langileak eramateko ibilgailuak, salbamenduko ibilgailuak, eta abar.

IBILGAILUA

MARKA

MODELOA

MATRIKULA

IDENTIFIKAZIOA

Beste baliabide motordun batzuen zerrenda

Motoponpak, sasi-garbitzeko makinak, motozerrak, sorgailuak, karelez kanpoko motorrak itsasontzientzat, eta abar.

IZENA

MARKA

ERABILERA

Elkartearen sakelako telefonoen zerrenda

ZENBAKIA

ATXIKIPENA

Iruñean, 2015eko ................... aren ....................(e)an

Elkarteko idazkaria

Stua.:

O. E.

Elkarteko burua

Stua.:

Iragarkiaren kodea: F1502273