Iragarkia
46. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 9a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
13/2015 EBAZPENA, urtarrilaren 29koa, Nafarroako Larrialdietako Agentziako zuzendari kudeatzaileak emana, diru-laguntzetarako deialdia onesten duena suhiltzaile boluntarioen udal elkartea izan eta, haren funtzionamenduan laguntzeko, Nafarroako Larrialdietako Agentziarekin lankidetzarako esparru-hitzarmena sinatu duten Nafarroako udalentzat.
Nafarroako Larrialdietako Agentzia erakunde autonomo bat da, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuak kudeatzeko helburua duena babes zibilaren, larrialdientzako arretaren eta su itzaltzeen eta salbamenduen gaietan, Nafarroako Larrialdietako Agentzia arautu eta haren estatutuak onesten dituen otsailaren 16ko 12/2009 Foru Dekretuaren 1. artikuluan xedatutakoari jarraituz.
Nafarroako Boluntariotzari buruzko martxoaren 27ko 2/1998 Foru Legearen 12. artikuluak ezartzen du Nafarroako Foru Komunitateko Administrazio Publikoek boluntariotza eta elkartasuna sustatuko dutela gizarte zibilean hainbat jarduketaren bidez, eta 14. artikuluak, Foru Komunitateak laguntza ekonomikoa emanen duela boluntariotzako programa eta jarduerak aurrera eramateko, eta, horretarako, dagozkion kontu-sailak egotziko direla aurrekontuetan, diru-laguntzak emanen direla eta hitzarmenak edo itunak adostuko direla boluntariotzako entitateekin.
Nafarroako Larrialdietako Agentziak, bere eskumenak baliatuz, boluntarioen eta profesionalen arteko harremana sustatzen du eta elkarren osagarri izatea bultzatzen du boluntario antolatuen esku-hartzea interes orokorrekoa izan daitekeen eremuetan; betiere, larrialdiko aginte bakarraren printzipioa gordeta.
Babes Zibilari buruzko 8/2005 Foru Legearen 27.1 artikuluak xedatzen du udalek beren eskumenaren eremuan prestatu eta gauzatzen dutela babes zibilaren politika, eta babes zibilaren udal egitura antolatzea eta sortzea dagokiela, baita udal mugapean boluntarioen babes zibilaren arloko ekimenak bideratu eta antolatzea ere.
2012ko maiatzaren 14an, Nafarroako hainbat udalek eta Nafarroako Larrialdietako Agentziak esparru-hitzarmen bat izenpetu zuten beren suhiltzaile boluntarioen parkeak Nafarroako babes zibilaren sisteman integratzearren, aukera emanez babes zibilaren eta larrialdietako arretaren eremuan mugitzeko, eta ekintza koordinatu baterako jarraibideak ezartzearren.
Nafarroako Larrialdietako Agentziak laguntza-deialdi bat onesten du suhiltzaile boluntarioen elkarteak manten daitezen laguntzeko. Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak diru-laguntza publiko guztiak arautzen ditu, eta bertan ezartzen dira printzipio orokorrak, kontzeptuak, irizpideak, eskumenak, betebeharrak eta erantzukizunak, baita diru-laguntzak eman, kudeatu eta kontrolatzeko prozedura ere.
Diru-laguntzak prozedura arruntaren bidez emanen dira, norgehiagokako araubidea baliatuz, aurkezten diren eskaerak alderatuta eta haien arteko lehentasuna ezarrita, oinarri arautzaileetan finkatutako irizpideen arabera.
Horrenbestez, espedientean jasotako txostenak ikusita, Ekonomia eta Ogasunak Nafarroako Larrialdietako Agentzian duen kontu-hartzaile delegatua ados egonik, eta Nafarroako Larrialdietako Agentzia arautu eta haren estatutuak onesten dituen otsailaren 16ko 12/2009 Foru Dekretuak esleituta ditudan ahalmenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Suhiltzaile boluntarioen udal elkartea duten Nafarroako udalentzako diru-laguntzetarako deialdia onestea, 2015. urtean haren funtzionamenduan laguntzeko. Deialdiaren oinarriak ebazpen honen eranskinean ageri dira.
2. Guztira, 162.811,00 euroko gastua baimentzea, honelaxe banaturik:
a) 142.811,00 euro, 2015era luzatutako 2012ko aurrekontuko (ID 4901) “Suhiltzaile boluntario, sorospen eta larrialdietarako hitzarmena” izeneko 054001 02710 4609 134100 kontu-sailaren kargura, suhiltzaile boluntarioen parkeetako gastu orokorretarako.
b) 20.000,00 euro, 2015era luzatutako 2012ko aurrekontuko (ID 4902) “Suhiltzaile boluntario, sorospen eta larrialdietarako hitzarmena” izeneko 054001 02710 7609 134100 kontu-sailaren kargura, suhiltzaile boluntarioen parkeetako inbertsioetan egindako gastuetarako.
3. Deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
4. Ebazpen honen aurka interesdunek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.
5. Ebazpen hau Boluntarioen Arlora, Nafarroako Larrialdietako Agentziako Kudeaketa Ekonomikoaren Unitatera, kontu-hartzaile delegatuari eta Nafarroako Aldizkari Ofizialera igortzea.
Iruñean, 2015eko otsailaren 10ean.–Nafarroako Larrialdietako Agentziako zuzendari kudeatzailea, Eradio Ezpeleta Iturralde.
OINARRI ARAUTZAILEAK
1. Xedea eta helburua.
2015. urtean suhiltzaile boluntarioen udal elkarteen funtzionamenduan laguntzeko Nafarroako Larrialdietako Agentziak emanen dituen laguntza ekonomikoak arautzea du xede deialdiak, alderdiek 2012ko maiatzaren 14ko esparru-hitzarmenean adostutakoaren arabera, indarrean baitago gaur egun.
Babes Zibilari loturiko zerbitzuen prestazioa inondik ere zerbitzu publikoa da, eta boluntarioen lankidetza sustatu behar da; izan ere, libreki eta beren borondatez elkartzen dira jarduketak administrazioekin partekatzeko. Hortik diru-laguntzaren xedeko jarduerak onura publikoa eta soziala izatea helburu.
Suhiltzaile boluntarioen elkarteak zein bere udal esparruan eta ondoko ingurune geografikoan aritzen dira, eta, elkarrekin adostuta, beste eremu batzuetan aritzeko ere ematen ahal zaie abisua.
2. Aurrekontu egozpena eta diru-laguntzaren zenbatekoa.
Hauxe da diru-laguntzaren zenbatekoa:
–142.811,00 euro, gastu arruntetarako, “Suhiltzaile boluntario, sorospen eta larrialdietarako hitzarmena” izeneko 054001 02710 4609 134100 kontu-sailaren kargura (ID 4901).
–20.000,00 euro, inbertsioetarako, “Suhiltzaile boluntario, sorospen eta larrialdietarako hitzarmena” izeneko 054001 02710 7609 134100 kontu-sailaren kargura (ID 4902).
Bi-biak 2015era luzatutako 2012ko aurrekontutik, baldin eta behar adinako kreditu egokia bada.
3. Onuradunek bete beharreko baldintzak.
Suhiltzaile boluntarioen udal elkarte bat izan eta babes zibilaren arloan Nafarroako Larrialdietako Agentziarekin lankidetzarako esparru-hitzarmen bat sinatu duten Nafarroako udalak izaten ahal dira laguntza hauen onuradunak.
Orobat, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan ezarritako baldintza orokorrak bete beharko dituzte.
4. Eskabideen aurkezpena eta eskatzen den dokumentazioa.
Udaleko idazkari edo esku-hartzaile lanetan ari den pertsonak sinatuta aurkeztuko dira eskaerak, herriko alkatetza duenak ikus-onetsita daudela, oinarri hauen I. eranskinean jasotako eskabide ereduaren arabera; eranskin horretan adierazitako dokumentazioa gehituko da nahitaez.
Laguntza eskabideak 20 egun balioduneko epean aurkeztuko dira, oinarri hauek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitako tokietako edozeinetan edo Nafarroako Gobernuaren web orrialdearen bidez (http://www.navarra.es/home_es/Servicios/).
Eskaerak Nafarroako Larrialdietako Agentziako Boluntarioen Arloko Babes Zibilerako Zuzendaritzara (Agoitz kalea, 35 bis; 31004 Iruña) igorri beharko dira.
Diru-laguntzarako eskaerak identifikazio datuak jasotzen ez baditu, hala eskatutako laguntzarenak nola entitate eskatzailearenak, nahitaezko dokumentazioa aurkezten ez bada edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 71. artikuluan ezarritako baldintzetakoren bat betetzen ez bada, hamar egun balioduneko epean okerra zuzentzeko edo nahitaezko dokumentuak aurkezteko eskatuko zaio interesdunari, eta adieraziko zaio hala egiten ez badu eskaerari uko egiten diola ulertuko dela, aldez aurretik ebazpena emanda, lege beraren 42. artikuluan ezarritako moduan.
5. Diru-laguntza jaso dezakeen gastua.
Suhiltzaile boluntarioen udal elkarteen funtzionamendurako eta haien parke, ekipamendu eta ibilgailuen mantentze-lanetarako behar denari esaten zaio diru-laguntza jaso dezakeen gastua, eta zehazki:
–Funtzionamendu gastu orokorrak:
- Suhiltzaile boluntarioen udal elkarteko kideen eta ibilgailuen aseguruak.
- Ibilgailu bereziak gidatzeko baimenak lortzeko gastuak.
- Langileen ekipamendua.
- Suteen aurkako ordezko material xehea.
- Ura eta hondakinak, elektrizitatea, gasa.
- Telefonia mugikorra, telefonia finkoa, Internet.
- Material xehea, osasun arloko materiala.
- Ibilgailuen eta beste ekipamendu batzuen erregaia, ordezko piezak, konponketak eta IATak.
- Bestelako ekipamenduen, instalazioen eta bulegoko materialaren konponketa.
- Eraikinen konponketa.
- Bulegoko materiala.
- Esku-hartzeetarako material suntsigarria: apar-hautsa, sepiolita, koipegabetzailea.
- Langile boluntarioen prestakuntza.
- Maniobra eta esku-hartzeetan sortutako gastuak.
–Herritarrei ematen dizkieten zerbitzuak gauzatzeko behar diren inbertsioak:
- Parkeko eraikinetako obrak, hura aldatzen dutenak, fatxadak barne, proiektu teknikoa behar dutenak.
- Material inbentariagarria erostea larrialdietarako.
- Ibilgailuak, motorrak, itsasontziak eta motoponpak eta bestelako ekipamendua erostea, larrialdietan esku hartzeko.
Erosketaren gastua ez da inoiz izanen merkatuko balioa baino handiagoa.
Inbertsiotako bat ezinbestekotzat jotzen bada parkearen funtzionamendurako, berariaz adieraziko da eskabidean.
–Diru-laguntzaren xedetik propio baztertzen dira gastu hauek:
- Parkeko behar operatiboei ez dagozkienak.
- Zehaztugabeko datuak.
- Maniobra eta esku-hartzeetatik kanpoko otorduak.
6. Balorazio irizpideak.
Deialdi honetan aurreikusitako diru-laguntzak irizpide hauen arabera emanen dira:
–Gastu orokorrak:
- Lehenik, pertsona eta ibilgailuen istripu aseguru gisa eskatutako gastuetarako diru-laguntza kalkulatuko da, %100eko diru-laguntza izanen baitute, ezinbestekoak direlako boluntarioen segurtasunerako.
- Gero, larrialdietako ibilgailuak eta suhiltzaileenak eramateko berariazko gidabaimenak lortzeko gastuetarako kopurua kalkulatuko da, eta %50eko diru-laguntza izanen dute.
- Aurreko kopuruak kendu ondoren, gainerako gastuetarako diru-laguntzaren portzentajea ateratzeko, kontu-sailean gelditzen den zenbatekoa gastu orokorretarako eskatu den guztirako zenbatekoaren artean zatituko da.
–Inbertsioak:
- Lehenik, ezinbesteko gisa eskatu diren gastuetarako kopurua kalkulatuko da; %100eko diru-laguntza izanen du, baldin eta 7. atalean aurreikusitako batzorde teknikoak hala irizten badio, bestela parkearen funtzionamendua bertan behera geldituko litzatekeelako.
- Aurreko kopuruak kendu ondoren, gainerako gastuetarako diru-laguntzaren portzentajea ateratzeko, kontu-sailean gelditzen den zenbatekoa inbertsio gastuetarako eskatu den guztirako zenbatekoaren artean zatituko da.
7. Tramitazio eta ebaluazio organoak.
Babes Zibilerako Zuzendaritza izanen da organo eskuduna laguntzak emateko prozedura instruituko duena.
Kide hauek osatutako batzorde teknikoak baloratuko ditu eskabideak:
–Batzordeko burua: Babes Zibilerako zuzendaria.
–Batzordeko kidea: Prebentzio, Su-itzaltze eta Salbamendu Zerbitzuen zuzendaria.
–Idazkaria: Boluntarioen Arloko burua.
Batzorde horrek eskaerak ebaluatuko ditu, eta haren irizpena loteslea izanen da. Babes Zibilerako zuzendariak, ebaluazio batzordeak sinatutako akta ikusita, deialdia ebazteko proposamena eginen dio Nafarroako Larrialdietako Agentziako zuzendari kudeatzaileari.
8. Laguntza emateko ebazpena.
Nafarroako Larrialdietako Agentziako zuzendari kudeatzailearen ebazpenaren bidez emanen dira diru-laguntzak, eta hartan diru-laguntzak hartzen dituzten entitate eskatzaileak, diru-laguntzen helburua, zenbatekoa, ordaintzeko modua eta justifikatzeko modua eta epea agertuko dira, baita ezesten diren gainerako eskaerak ere, halakorik bada, Diru-laguntzei buruzko arazoaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 21. artikuluan xedatu bezala.
Deialdiaren ebazpena Nafarroako Gobernuaren web atarian argitaratuko da.
Ebazpen horren aurka, interesdunek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.
Deialdi honi buruzko edozein komunikazio Nafarroako Larrialdietako Agentziako Erregistroaren bitartez bideratuko da (Agoitz kalea, 35 bis; 31004 Iruña), edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako tokietako edozeinen bitartez.
9.–Onuradunen betebeharrak.
–Deialdi honetan diruz lagundutako proiektua egiteko erabiltzea laguntza, ez beste edozertarako.
–Diruz lagundutako programa gauzatu dela eta zer gastu izan den frogatzea organo emaileari.
–Jasotako funtsen aplikazioari buruzko frogagiriak gordetzea, agiri elektronikoak barne, egiaztatze eta kontrol lanen xede diren bitartean.
–Organo emaileak eginen dituen egiaztapenak eta beste kontrol organo eskudun batzuek egin ditzaketen egiaztapen eta kontrol finantzarioak onartzea, eta jarduketa horietan eskatzen zaizkien argibide guztiak ematea.
–Lagundutako jarduerak finantzatzeko lortutako beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabideen berri ematea organo emaileari. Egoera hori jakin bezain laster emanen da horren berri eta, betiere, jasotako dirua zertan erabili den frogatu baino lehen.
–Diru-laguntzak ematen dituen ebazpen proposamena egiten den unean, Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak eta zergen gainekoak eguneratuak izatea.
–Kontabilitate liburuak, erregistro diligentziatuak eta gainontzeko dokumentuak behar bezala auditatuta izatea, legeriak eskatutako moduan.
–Jasotako funtsen aplikazioari buruzko frogagiriak gordetzea, agiri elektronikoak barne, egiaztatze eta kontrol lanen xede diren bitartean.
–Jarduera Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin egin dela aipatzea edozein eratako iragarkietan edo publizitatean.
–Jasotako funtsak itzultzea, foru lege honen 35. artikuluan jasotako kasuetan.
–Organo emaileari jakinaraztea proiektuaren garapenean gertatzen den edozein gorabehera, gertatzen den une berean, baldin eta proiektua aldatzea ekartzen badu. Edozein aldaketa egiteko, Babes Zibilerako Zuzendaritzaren adostasuna beharko da; hori ofizioz emanen da baldin eta aldaketak onetsitako proiektua funtsean aldatzen ez badu, ebaluazio batzordearen ustean.
Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargurako diru-laguntzen onuradunen gardentasun betebeharrak arautzen dituen irailaren 11ko 59/2013 Foru Dekretuaren 3. eta 4. artikuluak betez, Babes Zibilerako Zuzendaritzan, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoa baliatuz, telematika bidez aurkeztu beharko da Udaleko idazkariak/kontu-hartzaileak sinatutako dokumentazioa, alkatearen ikus-onespena duela, honako hau frogatzeko:
a) Udalbatzaren osaera; hura berritzen den aldiro, informazio hori aurkeztu beharko da. Berritu eta urtebetez eskuratzen ahalko da informazio hori. Epe hori igarota, informazioa argitaratzeko ardura duen unitateak ofizioz kenduko du. Hala egin ezean, kentzeko eskatzen ahalko du Udalak, eta gehienez ere hilabetean kendu beharko da.
b) Organo horiek osatzen dituzten kargudunen zerrenda.
c) Entitateak aurreko urtean kargudun bakoitzari guztira emandako ordainsariak eta gainerako diru konpentsazioak, kontzeptuz kontzeptu. Udalbatza berria izatera, aurrekontuetan ageri dena izanen da.
d) Kargudun bakoitzak gobernuko, administrazioko eta zuzendaritzako eginkizunetan duen dedikazioa.
e) Urteko azken kontuen kopia bat.
Izan litezkeen zehapenak galarazi gabe, ez betetze horren ondorioz ezin izanen da emandako diru-laguntza ordaindu, eta diru kopururik jaso bada, itzuli beharko da, Diru-laguntzei buruzko Foru Legearen 35.1.c) artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
Orobat, laguntzaren xedeari buruz, Udalak betebehar hauek ditu:
–Boluntarioak aseguratuta izan beharko ditu.
–Elkartearen jardueretan erabiltzen diren ibilgailu guztiak aseguratuta izan beharko ditu.
–Diruz laguntzen den jarduera esparru-hitzarmenean adierazitako moduan gauzatu beharko du.
Oinarri hauetan propio jasotakoez gain, 11/2005 Foru Legearen 9. artikuluan ezarritako guztiak Udalaren betebeharrak dira.
10. Ordainketa, eta justifikatzeko epea eta modua.
Babes Zibilerako Zerbitzuko zuzendariak txostena egin ondoren ordainduko da diru-laguntza, baldin eta hurrengo dokumentazioa aurkezten bada 2015eko abenduaren 15a baino lehen:
–Ordaintzeko eskaera.
–Ordaintzeko eskatzen den unera arte egindako jarduerei buruzko memoria.
–Fakturen zerrenda.
–Jatorrizko ordainketan frogagiriak.
–Egindako gastuak azaltzen dituen txostena, burututako jardueretarako egokiak direla dioena, idazkariak/kontu-hartzaileak sinatua eta alkatearen ikus-onespena duela, Nafarroako Larrialdietako Agentzian eskuratuko den formatuko azalpen taularekin batera.
Entitate onuradunak diru-laguntza zatika jasotzeko aukera izanen du; betiere, goian aipatu dokumentazioa aurkeztu beharko du: zer datakoa den ordainketa partziala, hura artekoa.
Ibilgailuen gastua eta beste baliabide batzuena, hala nola, erreminta motordun, motoponpa, motozerra, sasi-garbitzeko makina eta gainerakoena erregaian, konponketetan, mantentze-lanetan, aseguruetan, IATetan, berrikuspen edo ziurtagirietan, eskaerako zerrendan ageri diren ibilgailuekin identifikatuta aurkeztu beharko dira.
11/2005 Foru Legearen 28.3 artikuluan xedaturikoarekin bat, ekipamendu ondasunak eskuratzen diren kasuan, diruz laguntzen ahal den gastuaren zenbatekoa 12.000 eurokoa baino handiagoa bada, entitateak frogatu beharko du proiektua eraginkortasun eta ekonomia irizpideei jarraituz hautatu dela.
Nafarroako Larrialdietako Agentziak diruz lagundu gabeko kopuruari dagokionez, Udalak bere funtsak diruz lagundutako jardueretan aplikatu izana frogatuko, baita haien zenbatekoa eta jatorria ere.
Fakturak legearen arabera egin beharko dira, fakturazio betebeharrak arautzen dituen maiatzaren 17ko 205/2004 Foru Dekretuan ezarritakoari jarraituz. Udalaren gastuak eta zerbitzuak biltzen dituzten fakturen kasuan, boluntario unitate bakoitzari dagokion kopurua zehaztuko da. Ez dira inola ere onartuko aurreko ekitaldi ekonomikoei dagozkien fakturak.
Udala behartua dago jasotako funtsen aplikazioari buruzko frogagiriak gordetzera, agiri elektronikoak barne, egiaztatze eta kontrol lanen xede diren bitartean.
Egiaztatze eta kontrol ahalmenak behar bezala erabil daitezen bermatzeko, Nafarroako Larrialdietako Agentziak laguntza honen gastuak egiaztatzen dituzten jatorrizko fakturak eta kontabilitate liburuak berrikusteko eskatzen ahalko du.
Laguntzaren azken likidazioa egiteko, jarduera egin eta gero onartutako gastuen frogagiriei dagokien laguntza emanen da. Egiaztatzen den gastua diruz lagundutako aurrekontu osoa adinakoa ez bada, diru-laguntza proportzioan murriztuko da.
Eskaeraren aldean, gastuetan aldaketarik izanez gero, entitate onuradunak aldatzeko edo gehitzeko eskatu beharko du arrazoitutako idazki batean, eta unitate kudeatzaileak aldaketa onartzen ahalko du edo ez.
11. Beste diru-laguntza batzuen pilaketa eta bateragarritasuna.
Hitzarmen honetan jasotako laguntzak bateragarriak dira jarduera berengatik jasotzen ahal diren beste batzuekin. Laguntzen zenbatekoa, bakarka edo beste diru-laguntza batzuekin batera, ezin izanen da inoiz garatu beharreko jardueraren kostua baino handiagoa izan. Horregatik, onuradunak ekitaldi honetan onartutako diru-laguntzen aitorpena aurkeztu beharko du, bidezko egiaztapenak egin daitezen.
12. Finantzaketaren publizitatea.
Egiten den edozein iragarki edo publizitate dela eta, elkartea Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin finantzatzen dela aipatuko da.
Jardueran erabiltzen diren ibilgailuek Nafarroako Larrialdietako Agentziaren logotipoa eramanen dute.
13. Itzulketak, arau-hausteak eta zehapenak.
Itzulketa, arau-hauste eta zehapenen arloan, 11/2005 Foru Legearen 34. artikulutik 37.era eta 42.etik 46.era xedatutakoaren arabera jokatuko da.
14. Diru-laguntzen araubide orokorra.
Oinarri hauetan aurreikusirik ez dagoen orotan, 11/2005 Foru Legeak xedatutakoa eta, zein den xedea, haren arabera aplikatu beharreko gainerako arauak aplikatuko dira.
15. Deialdiaren eta oinarri arautzaileen kontrako errekurtsoak.
Oinarri hauek administratiboak dira; beraz, haien aplikazioan ematen diren egintzen aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.
I. ERANSKINA
Eskabide eredua
Izen-abizenak: ....................................., NANa/IFZ: ...........................
Helbidea: ......................................... , kalea: .............................., P.K.: ................, telefonoa: ............................., helbide elektronikoa: .............................................................
Bere izenean edo udal/kontzeju/entitate hau ordezkatuz (bidezko ez dena ezabatu): ......................................; IFK: ........................................
Helbidea: ......................................, kalea: .............................., P.K.: ................, telefonoa: ............................., helbide elektronikoa: ...................................................
ONDOKOA AURKEZTEN DU:
“2015ean ............ Udaleko suhiltzaile boluntarioen parkea mantentzeko laguntza eskabidea”, Nafarroako Larrialdietako Agentziako zuzendari kudeatzailearen ............aren ..... (e)ko ...../2015 Ebazpenaren bidez onetsitako oinarriei jarraituz (2015eko .............. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, .............aren .....(e)koa.
Destinoa: Nafarroako Larrialdietako Agentzia.
Eta, oinarri arautzaileetan ezarritakoarekin bat:
1. Haietan agindu bezala, agiri hauek aurkezten ditu:
a) Programazioa aurkezten duen toki entitatearen izena.
b) Elkartearen helbidea eta telefonoa.
c) Gizarte Segurantzaren ziurtagiria, epemuga iraganda duten zorrak erreklamatuta ez izatearena.
d) Garatu beharreko jardueraren proiektua.
e) Gastu orokorretarako eta inbertsioetarako aurrekontua, II. eranskineko ereduaren araberakoa.
f) Elkartea osatzen duten kideen zerrenda, aseguru polizen eta gainerako gastuen onuradunak direnak, basearen helbidea eta telefono zenbakia zehazten dituen III. eranskinaren arabera.
g) Ibilgailuen zerrenda, zein bere ezaugarri eta matrikularekin, baita materialak, ekipamendu motordunak, makina-erremintak eta Udalak 2015. urtean suhiltzaile boluntarioen jarduerarako bideratzen dituen bestelako baliabideak, IV. eranskinaren arabera; urtean zehar behar bezala erregistratutako altak eta bajak izatera, konpromisoa hartzen du haien berri emateko Babes Zibilerako Zuzendaritzari.
2. Aitortzen du ez duela Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan onuradun izateko ezarritako ezein debekurik urratzen.
3. Datuak eguneratzeari dagokionez, aitortzen du Nafarroako Larrialdietako Agentziari idatziz adieraziko diola, 15 eguneko epean gehienez, aitorpen honetan zehaztutako diru-laguntzetan izaten den edozein aldaketa.
4. Diru-laguntzarako eskaeran azaltzen den proiektuari dagokionez aitortzen du:
–Ez duela eskuratu edo eskatu administrazio honen, beste administrazio publiko batzuen, beste erakunde publiko edo pribatu batzuen edo partikularren, Estatukoen edo nazioartekoen, inolako diru-laguntzarik.
–Administrazio honen, beste administrazio publiko batzuen, erakunde publiko edo pribatuen nahiz partikularren, Estatukoen edo nazioartekoen, diru-laguntza hauek eskuratu/eskatu dituela:
ZEIN ENTITATERI ESKATU ZION LAGUNTZA | ESKATUTAKO DIRU-KOPURUA | DIRU-LAGUNTZAREN EGOERA (eskatua/esleitua/ordaindua) |
5. Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen hemezortzigarren xedapen gehigarriko 3. atalean xedatutakoari jarraikiz, eskaera aurkezteak berarekin dakar interesdunak organo kudeatzaileari baimena ematea Nafarroako Ogasunak luzatu beharreko ziurtagiriak eskatzeko.
6. Eskabide honekin batera emandako datuen tratamendua Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta aplika litezkeen gainerako arauetan xedatutakoari lotuko zaio. Datuak ikusi, zuzendu eta ezabatzeko eskubideak Nafarroako Larrialdietako Agentzian eginen dira, aipatutako legeriari jarraikiz.
.................(e)n, 2015eko .............aren ..............(e)an
Idazkaria Stua.: | O. E. Alkatea Stua.: |
II. ERANSKINA
(e)ko suhiltzaile boluntarioen parkerako 2015eko aurrekontua
Gastu arruntak:
KONTZEPTUA | GASTUA GUZTIRA |
Elkarteko kideen istripu aseguruak | |
Elkarteko ibilgailuen istripu aseguruak | |
Elektrizitatea | |
Gasa | |
Ura eta hondakinak | |
Telefonoak: finkoa, diru-laguntza izan dezaketen sakelako telefonoak, Internet linea | |
Osasun arloko material suntsigarria | |
Bulegoko materiala: papera, inprimagailuko kontsumigarriak, bolalumak, arkatzak, kontsumigarriak | |
Parkeko eraikinen konponketa eta mantentze-lanak | |
Drogeria | |
Burdineria: erreminta txikiak berritzea | |
Esku-hartzeetarako material suntsigarria: apar-hautsa, sepiolita, koipegabetzailea, eta abar. | |
Suhiltzaileen ekipamendua eta jantziak | |
Ibilgailuetako eta makineriako erregaia | |
Ibilgailuetarako eta makina-erremintetarako olioa | |
Ibilgailuen eta makinen konponketa | |
Ibilgailuen azterketa teknikoak (IAT) | |
Larrialdietako ibilgailuak eramateko gidabaimen bereziak lortzea | |
Esku-hartzeetako eta maniobretako gastuak | |
Prestakuntzako gastua | |
(...) | |
GASTU OROKORRAK, GUZTIRA |
.................(e)n, 2015eko .............aren ..............(e)an
Idazkaria Stua.: | O. E. Alkatea Stua.: |
2015eko aurrekontua, ...............(e)ko suhiltzaile boluntarioen parkerako
Inbertsioak:
KONTZEPTUA | GASTUA, GUZTIRA |
INBERTSIO GASTUAK, GUZTIRA |
Inbertsioetako bat ezinbestekoa bada, arrazoituta adieraziko dira zergatikoak eta hura ez eskuratzearen ondorioak.
Iruñean, 2015eko ................... aren ....................(e)an
Idazkaria Stua.: | O. E. Alkatea Stua.: |
III. ERANSKINA
...................(e)ko suhiltzaile boluntarioen parkea osatzen duten pertsonen zerrenda
Ikastetxearen helbidea:
Parkeko telefono finkoa:
ZK. | DEITURAK | IZENA |
1 | ||
2 | ||
3 | ||
4 | ||
5 | ||
6 | ||
7 | ||
8 | ||
9 | ||
10 | ||
11 | ||
12 | ||
13 | ||
14 | ||
15 | ||
16 | ||
17 | ||
18 | ||
19 | ||
20 |
2015ean elkartean sartu gogo direnak adieraziko dira, halakorik bada.
Iruñean, 2015eko ................... aren ....................(e)an
Idazkaria Stua.: | O. E. Alkatea Stua.: |
IV. ERANSKINA
...................(e)ko suhiltzaile boluntarioen
parkeak dituen ibilgailuen zerrenda
Kamioiak, mendiko kamioiak, lur orotako ibilgailuak, anbulantziak, langileak eramateko ibilgailuak, salbamenduko ibilgailuak, eta abar.
IBILGAILUA | MARKA | MODELOA | MATRIKULA | IDENTIFIKAZIOA |
B- | ||||
B- | ||||
B- | ||||
B- | ||||
B- |
Beste baliabide motordun batzuen zerrenda
Motoponpak, sasi-garbitzeko makinak, motozerrak, sorgailuak, karelez kanpoko motorrak itsasontzientzat, eta abar.
IZENA | MARKA | ERABILERA | |
Udalak diruz lagundutako sakelako telefonoen zerrenda
ZENBAKIA | ATXIKIPENA | |
.................(e)n, 2015eko .............aren ..............(e)an
Idazkaria Stua.: | O. E. Alkatea Stua.: |
Iragarkiaren kodea: F1502245
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
