4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA
Zitazio ediktua
Kaleratzeak / Kargu-uzteak oro har, 964/2014 prozedura
Alfonso Pérez Ruiz jauna, Iruñeko Lan arloko 4. Epaitegiko idazkari judiziala.
Aditzera ematen dut: kaleratze/kargu-uzteengatiko erreklamazioa dela-eta epaitegi honetan bideratzen ari den 964/2014 prozesuan ebazpena eman da, eta interesdunek haren kopia eskura dute bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko.
Eta JMS Logística S. Coop.ri zitazioa egiteko balio izan dezan, honako zedula hau egiten dut, 2015eko martxoaren 18ko 11:15ean ager dadin 101. judizio-aretoan (Iruñeko San Roke kalea 4, 1. solairua). Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari bukaera ematen dioten ebazpenenak, eta ebazpen honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jar daitekeela hiru eguneko epean.
Iruñean, 2015eko otsailaren 9an.–Idazkari judiziala, Alfonso Pérez Ruiz.
Iragarkiaren kodea: J1502198