46. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 9a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Zitazio ediktua. 484/2008 demanda

Lourdes García Ruiz andrea, Iruñeko Lan arloko 3. Epaitegiko idazkaria.

Aditzera ematen dut: demandaren ondoriozko erreklamazioa dela-eta epaitegi honetan bideratzen ari den 484/2008 prozesuan ebazpena eman da, eta interesdunek haren kopia dute eskura bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko.

Eta José Ramón Aranalde Zabala jaunaren jaso gabeko jarauntsiari eta jaraunsle ezezagunei zitazioa egiteko balio izan dezan 2015eko maiatzaren 13ko 11:15ean ager daitezen 103. judizio-aretoan (1. solairua) adiskidetze-ekitaldia eta/edo judizioa egitera, honako zedula hau egiten da. Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari bukaera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2015eko otsailaren 9an.–Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1502189