46. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 9a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua
Titulu judizialak betearazteko 27/2015 prozedura

Lourdes García Ruiz andrea, Iruñeko Lan arloko 3. Epaitegiko idazkari judiziala

Aditzera ematen dut: titulu judizialak betearazteko erreklamazioa dela-eta bideratzen ari den 27/2015 prozesuan betearazpen-autoa eman da, eta interesdunek haren kopia eskura dute bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko.

Eta Thebrocas Fashion, Sociedad Limitadari legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari bukaera ematen dioten ebazpenenak, eta ebazpen honen aurka berrikusteko errekurtsoa jar daitekeela hiru eguneko epean.

Iruñean, 2015eko otsailaren 4an.–Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1502154