2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SAKANAKO MANKOMUNITATEA
Euskaltegiek helduak euskalduntzeko diru-laguntzen deialdia
Sakanako Mankomunitateko lehendakariak 2015/39 eta 2015/44 bitarteko Ebazpenak eta 2015/46 Ebazpena eman ditu, Euskara Zerbitzuak eskaintzen dituen diru-laguntzen deialdiak onartzeko eginak.
Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 14.3 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, aipatutako deialdiak argitaratzea egokia da, interesdunek eskaerak egin ditzaten.
Lakuntzan, 2015ko otsailaren 27an.–Lehendakaria, Aitor Karasatorre Mugurutza.
OINARRIAK
1. Oinarrien xedea eta objektua. Oinarri hauen xedea da Sakanako euskaltegiei helduak euskalduntzeko ematen diren laguntzak arautzea.
2. Diru-laguntzaren gaiak eta kontzeptuak. Deialdi honek 2015. urtean zehar burutzen diren ikastaroak hartuko ditu kontuan.
3. Diru-laguntzaren zenbatekoa. Xede hauetarako, guztira, 25.000,00 euro erabiliko dira, Euskara Zerbitzuko 2015eko ekitaldiko aurrekontuetako 4 451 48203 (Euskaltegiendako diru-laguntzak) kontu-sailean jasotako kredituaren kontura. Baimendutako gastua handitu edo murriztu ahal izango du aldaketaren zenbatekoaren arabera eskumena esleituta duen organoak. Dena den, horrek ez du beste deialdi bat egitea ekarriko.
Talde baten ikastordu bakoitzaren kostua 35 eurokoa izanen da; autoikaskuntzako ikastordu bakoitzaren kostua, berriz, 4 eurokoa. Kostu honetan sartuko dira, besteak beste, irakaslearen soldata, gizarte asegurua, klasea prestatzeko orduak, irakaslearen prestakuntza, materiala, egoitzaren mantentzea, eta irakaslearen kilometrajea.
Diru-laguntza ikasle/orduen araberakoa izanen da, baldin eta defizita izan baldin bada.
Aurrekontuetan gehienez ere aurreikusi den diru-esleipena, behar den epean eta behar den moduan aurkezten diren eskaeren artean zatituko da deialdiko baldintzak betetzen dituztenen artean, betiere diru-laguntzek deialdiari esleitu zaion diru-kopurua baino gehiago jotzen badute.
Diru-laguntzaren zenbatekoa betiere Sakanako Mankomunitateko aurrekontuaren ahalmenaren araberakoa izanen da.
4. Deialdiaren publizitatea. Deialdi hau aditzera emateko, prentsa-oharra bidaliko da hedabideetara, eta jakinarazpena igorriko zaie diru-laguntzaren hartzaile diren balizko onuradunei. Horretaz gain, deialdiaren testu osoa Sakanako Mankomunitatearen webgunean argitaratuko da, bai eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean ere.
5. Eskabideak aurkezteko epea. Eskabideak egiteko epea 2015eko urtarrilaren 1etik 2015eko martxoaren 31ra arte, egun biak barne, izango da 2015 urteko 1. hiruhilekoari dagozkion diru-laguntzetarako; ekainaren 30a baino lehenago, 2015 urteko 2. hiruhilekoari dagozkion diru-laguntzetarako; abenduaren 30a 2015 urteko 4. hiruhilekoari dagozkion diru-laguntzetarako.
6. Aurkeztu beharreko dokumentazioa. Honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:
a) Diru-laguntza eskabidea.
b) Eman den ikastaro bakoitzaren ikasketa maila, irakaslea, ikasle kopurua, egutegia eta ordutegia.
c) Eman den ikastaro bakoitzaren balantze ekonomikoa.
d) Talde bakoitzaren ikasleen zerrenda, izen-abizenak, adina eta herria zehaztuz.
e) Ikastegiko zuzendariak edo arduradunak sinaturiko zinpeko adierazpena, aurkeztu diren argibide eta agiriak egiazkoak direla dioena.
f) Aitorpena, administrazio publikoei edo entitate pribatuei eskatutako edo haiek emandako diru-laguntza guztiena. Adierazi beharko da eskaerak ebazteke edo ebatzita dauden; azkenengo kasu horretan, erantsiko da kontzesioari buruzko ebazpenaren kopia.
Dokumentazioa Sakanako Mankomunitateko erregistro orokorrean aurkeztu behar da edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 38. artikuluak aurreikusitako edozein lekutan. Hona helbidea:
Sakanako Mankomunitatea
Uriz 32
31830 Lakuntza
948 464840
euskara@sakana-mank.com
7. Eskatzaileek bete beharreko baldintzak. Onuradunak honako hauetara behartua egongo dira:
a) Kalitatezko irakaskuntza eskaintzera.
b) Euskalduntze-alfabetatzea ekonomikoki bideragarria izan dadin neurriak hartzera.
c) Zazpi ikasle edo gehiago izatera talde bakoitzean.
d) Irakasleek gutxienez EGA agiria eta glotodidaktika ikastaroa izatera.
e) Beren propagandan ikastaroak diruz lagunduta daudela adieraztera.
f) Sakanako Mankomunitatearekiko zerga betebeharrak ordainduta izatera (mankomunitateak ofizioz egiaztatuko du inguruabar hori eta behar den eginbidearen bitartez jasoko).
8. Aurkeztutako eskabidean egindako okerrak zuzentzea. Eskatzaileak aurkeztutako dokumentazioan okerrik dagoela edo agiriren bat falta dela ikusten bada, hamar egun emango zaizkio eskatzaileari akatsak zuzentzeko edo agiriak osatzeko. Epe hori igaro eta akatsa zuzendu edo agiriak osatu ez badira, eskatzaileak eskaeran atzera egin duela ulertuko da. Sakanako Mankomunitateko lehendakariak horretarako ebazpena egingo du.
9. Ebazpena. Deialdi honetako diru-laguntzak esleitzeko ebazpena Sakanako Mankomunitateko lehendakariak emango du Euskara Batzordearen irizpena ikusita, hamabost eguneko epean.
Ebazpen hori interesdun guztiei jakinaraziko zaie. Esleipen ebazpenean nori eman zaion diru-laguntza zehaztu behar da, eta berariaz adierazi behar da gainerako eskaerak ezetsi direla. Era berean, ebazpenak adierazi beharko ditu haren aurka jotzeko dauden errekurtso bideak, zein organoren aurrean aurkeztu behar diren eta zein epe dagoen hori egiteko, interesdunek egoki iritzitako beste edozein errekurtso bide erabiltzeko eskubidea baztertu gabe.
Ebazpena eman eta ordaintzeko epea lau hilabetekoa da, gehienez ere. Diru-laguntza eman eta ordainketa agintzeko ebazpena emateko epea 2015eko abenduaren 31n amaituko da. Behin epe hori berariazko ebazpenik eman gabe igaro eta gero, eskatzaileak eskaera ezetsitzat jotzen ahalko du.
10. Diru-laguntzaren ordainketa. Diru-laguntza 3 zatitan emanen die Sakanako Mankomunitateak eskatzaileei, dokumentazioa aldez aurretik aurkezturik.
Onuradunen bati esleitutako laguntzaren zenbatekoa murrizten bada dokumentazio osoa ez aurkezteagatik, ez justifikatzeagatik edo epeak edo deialdiko oinarrietakoren bat ez betetzeagatik, soberakina gainerako onuradunen artean proportzionalki banatzen ahalko da.
Azken ordainketa egin baino lehenago, urte osoari dagokion kitapena egingo da. Horretarako, Euskara Batzordearen irizpena beharko da.
11. Bateragarritasuna. Deialdi honetako diru-laguntzak bateragarriak dira beste erakunde publiko zein pribatuk helburu berberaz emandakoekin, betiere gehiegizko finantzaketarik gertatzen ez bada.
12. Diru-laguntzen itzulketa. Onuradunek diru-laguntza osoa edo zati bat itzuli beharko dute ondotik azaltzen direnak gertatzen direnean:
a) Diru-laguntza eskuratzea horretarako eskatzen diren baldintzak bete gabe, onuradunari egozten ahal zaizkion arrazoiengatik.
b) Eskatzen diren agiriak ez aurkeztea horretarako ezarritako epean.
c) Bateraezinak diren diru-laguntzak aldi berean jasotzea.
d) Nahitaez onartu behar diren egiaztapenak ez onartzea edo oztopatzea.
13. Arau-hauste eta zehapenak. Arau-hauste eta zehapenei dagokienez, Diru Laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrak eta uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren bidez onartutako Diru Laguntzen Erregelamendu Orokorrak aginduko dute. Zehapen prozedura Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen V. tituluan ezarritakoa izanen da.
14. Datuen babesa. Eskatzaileen datuak Datuak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoaren arabera tratatuko dira. Eskatzaileek ematen dituzten datuak Sakanako Mankomunitateak kudeatzen dituen datu pertsonalen fitxategietan sartuko dira. Betiere helburua izango da diru-laguntzen deialdi hau eta horrekin zerikusia duen beste edozein administrazio espediente kudeatzea. Fitxategi horren arduraduna Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzua izango da, eta sartu, zuzendu, ezereztu eta aurka egiteko eskubideak Sakanako Mankomunitatea duen jendearendako harrera bulegoan (Lakuntzan, Uriz 32) egikaritu ahal izango dira.
15. Ordezko arauak. Deialdi honetan aurreikusten ez den orotarako Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea eta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legea aplikatuko dira.
16. Errekurtsoak. Deialdi honen aurka, baita oinarri hauen aurka eta haiek betearazteko hartzen diren ebazpenen aurka ere, errekurtso hauetako edozein aurkezten ahalko da, aukeran:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratzen denetik aitzina.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean. Errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunean hasiko da epe hori.
SAKANAKO EUSKALTEGIEK HELDUAK EUSKALDUNTZEKO DIRU-LAGUNTZA DEIALDIA
Eskabidea
–Erakunde eskatzailea:
- Izena ...............................................................................................
- Helbidea ..........................................................................................
- IFK ...................................................................................................
- Herria ............................................................................... PK .........
- Telefonoa ................ E-posta ..........................................................
- Kontu korrontearen zenbakia ..........................................................
–Arduraduna:
- Izen-deiturak ...................................................................................
–Eskaera:
ESKATZEN DUT:
Onar dakizkidala diru-laguntza eskaera eta aurkeztutako gainerako agiriak.
–Zinpeko agiria:
Zinpeko aitorpen hau egiten dut: eskabide honekin batera aurkeztu ditudan argibide eta agiriak egiazkoak direla.
Lekua eta data
Arduradunaren sinadura eta erakundearen zigilua
Jakinarazten dizugu zure datuak fitxategi batean sartuko direla Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren13ko 15/1999 Lege Organikoak ezarritakoa betetzeko. Betiere, horren helburua izango da diru-laguntzen deialdi hau eta horrekin zerikusia duen beste edozein administrazio espediente kudeatzea. Fitxategi horren arduraduna Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzua da, eta sartu, zuzendu, ezereztu eta aurka egiteko zure eskubideak horren aurrean egikaritu ahal izango dituzu, eta horretarako jo beharko duzu NANarekin Sakanako Mankomunitateak jendearendako harrera bulegora (Lakuntzan, Uriz 32).
Zinpeko aitorpena
Eskatzaileak hau aitortzen du:
Ez dagoela sartuta diru-laguntza publikoak itzularazteko edo zigortzeko inongo prozeduratan.
Laguntza eskabide honetaz landa ez duela helburu bererako beste laguntzarik eskatu edo jaso, beste inongo erakunde publiko nahiz pribatuk emana.
Diru-laguntza eskatu diela beheko erakunde hauei:
ERAKUNDEA | ZENBATEKOA | EGOERA (ebatzi gabe/ebatzita baina kobratu gabe/kobratuta) |
| | |
| | |
| | |
| | |
| | |
Helburu bererako edozein erakunde publiko nahiz pribaturi diru-laguntza eskabiderik eginez gero, Sakanako Mankomunitateari jakinarazteko konpromisoa hartzen duela bere gain.
Eta, hala ager dadin, izenpetu egiten du
(Data eta sinadura)
Iragarkiaren kodea: L1503265