2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SAKANAKO MANKOMUNITATEA
Euskara hutsezko udalekuetara joan diren haur eta gazteendako diru-laguntzen deialdia
Sakanako Mankomunitateko lehendakariak 2015/39 eta 2015/44 bitarteko Ebazpenak eta 2015/46 Ebazpena eman ditu, Euskara Zerbitzuak eskaintzen dituen diru-laguntzen deialdiak onartzeko eginak.
Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 14.3 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, aipatutako deialdiak argitaratzea egokia da, interesdunek eskaerak egin ditzaten.
Lakuntzan, 2015eko otsailaren 27an.–Lehendakaria, Aitor Karasatorre Mugurutza.
OINARRIAK
1. Oinarrien xedea. Oinarri hauen xedea da euskara hutsezko udalekuetara joaten diren haur eta gazteei diru-laguntza ematea.
2. Diru-laguntzaren gaiak. Deialdi honek 2015. urtean zehar burutuko diren eta honako ezaugarri hauek dituzten udalekuak hartuko ditu kontuan:
a) Haur edo gazteei zuzendutako euskara hutsezko udalekuak izatea.
b) Udalekuak 5 egun baino gehiago eta 15 egun baino gutxiago irautea eta udako oporren garaian eskaintzea (ekainaren 15etik irailaren 30era bitarte).
Deialdi honetatik kanpo geldituko dira honako hauek:
a) Sakanako Mankomunitateak –zuzenean zein zeharka–, kudeatutako udalekuak, baita Sakanako Mankomunitatearen bestelako diru-laguntzaren bat jasotzen dutenak ere.
b) Txango eta bidaiak.
c) Barnetegi erregimena eskatzen ez duten kirol campusak.
d) Barnetegi erregimena eskatzen ez duten hiri-udalekuak edo udaleku irekiak.
3. Diru-laguntzaren zenbatekoa. Xede hauetarako, guztira, 5.000,00 euro erabiliko dira, Euskara Zerbitzuko 2015eko ekitaldiko aurrekontuetako 4 451 48204 (Udalekuetarako diru-laguntzak) kontu-sailean jasotako kredituaren kontura. Baimendutako gastua handitu edo murriztu ahal izango du aldaketaren zenbatekoaren arabera eskumena esleituta duen organoak. Dena den, horrek ez du beste deialdi bat egitea ekarriko.
Aurrekontuetan gehienez ere aurreikusi den diru-esleipena, behar den epean eta behar den moduan aurkezten diren eskaeren artean banatuko da deialdiko baldintzak betetzen dituztenen artean, betiere diru-laguntzek deialdiari esleitu zaion diru-kopurua baino gehiago jotzen badute.
Haur/gazte bakoitzak udaleku bakarrarengatik jaso ahal izanen du diru-laguntza.
Diru-laguntza gehienez gastuaren %50ekoa izanen da.
4. Deialdiaren publizitatea. Deialdi hau aditzera emateko, prentsa-oharra bidaliko da hedabideetara, eta jakinarazpena igorriko zaie diru-laguntzaren hartzaile diren balizko onuradunei. Horretaz gain, deialdiaren testu osoa Sakanako Mankomunitateko webgunean jarriko da eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
5. Eskabideak aurkezteko epea. Eskabideak egiteko epea 2015ko irailaren 30era bitartekoa izango da.
Neba-arrebak direnen kasuan, amak/aitak/tutoreak eskaera bat egin beharko du senide bakoitzeko.
6. Aurkeztu beharreko dokumentazioa. Deialdi honetako diru-laguntza eskuratzeko eskabidea udalekura joan den haur edo gaztea ordezkatzen duen aita/ama/tutoreak egin beharko du, eranskinean azaltzen den eredua baliatuz.
Eskabidearekin batera honako dokumentazio hau aurkeztu beharko da:
a) Udalekura joan den haurra edo gaztea ordezkatzen duen aita/ama/tutorearen NANren fotokopia.
b) Udalekura joan denaren erroldatze-agiria (antzinatasuna adierazi beharko da ezinbestean).
c) Udalekuari buruzko ezaugarriak (iraupena, hizkuntza, egitaraua) biltzen dituen dokumentua –entitate antolatzaileak izenpetua– edo publizitaterako erabili den euskarria.
d) Udalekua antolatu duen entitateak izenpeturiko asistentzia egiaztagiria.
e) Eskatzaileak udalekuaren gastu osoa ordaindu izanaren ordainagiria(k).
Dokumentazioa Sakanako Mankomunitateko erregistro orokorrean aurkeztu behar da edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 38. artikuluak aurreikusitako edozein lekutan. Hona helbidea:
Sakanako Mankomunitatea
Uriz 32
31830 Lakuntza
948 464840
euskara@sakana-mank.com
7. Eskatzaileek zein udalekuek bete beharreko baldintzak. Honako baldintza hauek betetzen dituztenek eskatzen ahal dituzte diru-laguntzak (baldintzak eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko dira):
a) Lehen Hezkuntzako edo Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikaslea izatea.
b) Sakanan erroldatua egotea gutxienez diru-laguntza eskatzen den data baino urtebete lehenagotik.
c) Sakanako Mankomunitatearekiko zerga betebeharrak ordainduta izatea (mankomunitateak ofizioz egiaztatuko du inguruabar hori eta behar den eginbidearen bitartez jasoko).
8. Aurkeztutako eskabidean egindako okerrak zuzentzea. Eskatzaileak aurkeztutako dokumentazioan okerrik dagoela edo agiriren bat falta dela ikusten bada, hamar egun emango zaizkio eskatzaileari akatsak zuzentzeko edo agiriak osatzeko. Epe hori igaro eta akatsa zuzendu edo agiriak osatu ez badira, eskatzaileak eskaeran atzera egin duela ulertuko da. Sakanako Mankomunitateko lehendakariak horretarako ebazpena egingo du.
9. Ebazpena. Deialdi honetako diru-laguntzak esleitzeko ebazpena Sakanako Mankomunitateko lehendakariak emango du Euskara Batzordearen irizpena ikusita, hamabost eguneko epean. Ebazpen hori interesdun guztiei jakinaraziko zaie. Esleipen ebazpenean nori eman zaion diru-laguntza zehaztu behar da, eta berariaz adierazi behar da gainerako eskaerak ezetsi direla.
Ebazpena eman eta ordaintzeko epea lau hilabetekoa da, gehienez ere. Diru-laguntza eman eta ordainketa agintzeko ebazpena emateko epea 2015eko abenduaren 31n amaituko da. Behin epe hori berariazko ebazpenik eman gabe igaro eta gero, eskatzaileak eskaera ezetsitzat jotzen ahalko du.
10. Bateragarritasuna. Deialdi honetako diru-laguntzak bateragarriak dira beste erakunde publiko zein pribatuk helburu berberaz emandakoekin, betiere gehiegizko finantzaketarik gertatzen ez bada.
11. Diru-laguntzen itzulketa. Onuradunek diru-laguntza osoa edo zati bat itzuli beharko dute ondotik azaltzen direnak gertatzen direnean:
a) Diru-laguntza eskuratzea horretarako eskatzen diren baldintzak bete gabe, onuradunari egozten ahal zaizkion arrazoiengatik.
b) Eskatzen diren agiriak ez aurkeztea horretarako ezarritako epean.
c) Bateraezinak diren diru-laguntzak aldi berean jasotzea.
d) Nahitaez onartu behar diren egiaztapenak ez onartzea edo oztopatzea.
12. Arau-hauste eta zehapenak. Arau-hauste eta zehapenei dagokienez, Diru Laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrak eta uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren bidez onartutako Diru Laguntzen Erregelamentu Orokorrak aginduko dute. Zehapen prozedura Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen V. tituluan ezarritakoa izanen da.
13. Datuen babesa. Eskatzaileen datuak Datuak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoaren arabera tratatuko dira. Eskatzaileek ematen dituzten datuak Sakanako Mankomunitateak kudeatzen dituen datu pertsonalen fitxategietan sartuko dira. Betiere helburua izango da diru-laguntzen deialdi hau eta horrekin zerikusia duen beste edozein administrazio espediente kudeatzea. Fitxategi horren arduraduna Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzua izango da, eta sartu, zuzendu, ezereztu eta aurka egiteko eskubideak Sakanako Mankomunitatea duen jendearendako harrera bulegoan (Lakuntzan, Uriz 32) egikaritu ahal izango dira.
14. Ordezko arauak. Deialdi honetan aurreikusten ez den orotarako Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea eta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legea aplikatuko dira.
15. Errekurtsoak. Deialdi honen aurka, baita oinarri hauen aurka eta haiek betearazteko hartzen diren ebazpenen aurka ere, errekurtso hauetako edozein aurkezten ahalko da, aukeran:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratzen denetik aitzina.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean. Errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunean hasiko da epe hori.
EUSKARA HUTSEZKO UDALEKUETARA JOAN DIREN HAUR ETA GAZTEENDAKO DIRU-LAGUNTZAK: OINARRIAK
–Eskatzailearen datuak (haur edo gaztearen ama/aita/tutorea):
- Izen-abizenak ..................................................................................
- NAN .................................................................................................
- Helbidea ..........................................................................................
- Posta kodea ....................................................................................
- Herria ..............................................................................................
- Telefonoa .........................................................................................
- E-posta ............................................................................................
- Kontu korrontearen zenbakia ..........................................................
–Udalekuari buruzko datuak:
- Joan den haur edo gaztearen izen-abizenak ..................................
- Entitate antolatzailea .......................................................................
- Datak ...............................................................................................
- Matrikularen zenbatekoa: ....................................................... euro.
Data eta sinadura
Jakinarazten dizugu zure datuak fitxategi batean sartuko direla Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren13ko 15/1999 Lege Organikoak ezarritakoa betetzeko. Betiere, horren helburua izango da diru-laguntzen deialdi hau eta horrekin zerikusia duen beste edozein administrazio espediente kudeatzea. Fitxategi horren arduraduna Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzua da, eta sartu, zuzendu, ezereztu eta aurka egiteko zure eskubideak horren aurrean egikaritu ahal izango dituzu, eta horretarako jo beharko duzu NANarekin Sakanako Mankomunitateak jendearendako harrera bulegora (Lakuntzan, Uriz 32).
EUSKARA HUTSEZKO UDALEKUETARA JOAN DIREN HAUR ETA GAZTEENDAKO DIRU-LAGUNTZAK: OINARRIAK
Eskatzaileak hau aitortzen du:
Ez dagoela sartuta diru-laguntza publikoak itzularazteko edo zigortzeko inongo prozeduratan.
Laguntza eskabide honetaz landa ez duela helburu bererako beste laguntzarik eskatu edo jaso, beste inongo erakunde publiko nahiz pribatuk emana.
Diru-laguntza eskatu diela beheko erakunde hauei:
ERAKUNDEA | ZENBATEKOA | EGOERA (ebatzi gabe/ebatzita baina kobratu gabe/kobratuta) |
| | |
| | |
| | |
| | |
| | |
Helburu bererako edozein erakunde publiko nahiz pribaturi diru-laguntza eskabiderik eginez gero, Sakanako Mankomunitateari jakinarazteko konpromisoa hartzen duela bere gain.
Eta, hala ager dadin, izenpetu egiten du
(Data eta sinadura)
Iragarkiaren kodea: L1503264