2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LESAKA
Lesakan ehiza barrutia eratzeko proiektua
Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legea eta hura garatzeko ekainaren 11ko 48/2007 Foru Dekretuak onetsi zuen Erregelamendua betetzeko, aditzera ematen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, jendaurrean egonen dela Lesakako Udaleko bulegoetan tokiko ehiza barrutia eratzeko proiektuari buruzko espedientea, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten beren lurrak barruti horretan sartzeari espresuki uko egiteko. Epe horren barrenean uko espresa aurkezten ez bada, lurrak ehiza barrutiaren barrenean geldituko dira.
Barrutian sartu beharreko mugapea: Lesaka, hiri lurzorua izan ezik.
Lesakan, 2015eko martxoaren 2an.–Lehenbiziko alkateordea, jarduneko alkatea, Severiano Txoperena Matxikote.
Iragarkiaren kodea: L1503293