46. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXALAR

Herriko ostatuaren errentamendua

Etxalarko Udalak 2015eko otsailaren 19an eginiko osoko bilkuran erabaki zuen berriz lehiaketa publikoa egitea, Etxalarko herriko ostatuko taberna eta jatetxe zerbitzua errentan emateko, baldintza hauei jarraikiz, bertzeak bertze:

–Errentamenduaren iraupena: 5 urte, luzatzeko aukerarekin.

–Hileko errenta: 365,00 euro gehi BEZa. Horixe izanen da hasierako prezioa.

–Lehiaketan baloratuko dira ustiapen proiektua eta eskaintza ekonomikoa.

–Eskaintzak aurkezteko epea: 2015eko apirilaren 10era bitarte, eguerdiko 14:00ak arte. Eskaintzak Etxalarko Udalaren Idazkaritzan aurkeztuko dira, horretarako onetsitako baldintza administratiboen agirian adierazten den gisara.

–Behin-behineko fidantza: 600,00 euro.

Klausula administratibo partikularren agiria interesdunen eskura dago Udal Idazkaritzan eta Udalaren web atarian (www.etxalar.org).

Etxalarren, 2015eko otsailaren 28an.–Alkatea, Miguel María Irigoien Sanzberro.

Iragarkiaren kodea: L1503318