2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
NOAIN (ELORTZIBAR)
Akats zuzenketa, liburutegiko laguntzaile bat aldi baterako kontratatzeko iragarkian
2015eko 42. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 3an, argitaratu zen liburutegiko laguntzaile bat aldi baterako kontratatzeko deialdia. Deialdiaren 4. oinarrian, honako hau dioen tokian:
Parte hartzeko eskabidearekin batera, izangaiek honako hauen fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko dute: nortasun agiri nazionalarena, eskatzen den titulazioarena (edo eskabideak aurkezteko epea bukatzen denerako hura erdiesteko maneran dela frogatzen duen agiriarena) eta gidabaimenarena. Orobat, azterketa eskubideak ordaindu izanaren frogagiria.
Honako hau gehitu behar da: “eta puntu erabilgarrien ziurtagiria”.
Noain Elortzibarren, 2015eko martxoaren 5ean.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.
Iragarkiaren kodea: L1503524