46. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

EKONOMIA, OGASUN, INDUSTRIA ETA ENPLEGU DEPARTAMENTUA. Iragarkia, ondasun higiezinak esleipen zuzenaren bidez besterentzeko.

Galar udal mugapeko Ezkirozko Noain-Ezkirozko industrialdeko G kalean zenbakirik ez duen lursailaren esleipen zuzenaren bidez besterentzeari dagokionez (2014ko 252. Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarri zen, abenduaren 29an), iragarki honen bidez aditzera ematen zaie interesdunei ondasuna zuzenean esleitzeko hurrengo ekitaldia 2015eko martxoaren 18an eginen dela, 09:00etan, 100.000,00 euroan gutxienez. Eskaintzak aurkezteko epea martxoaren 17ko hamalau eta erdietan bukatuko da.

Ondasunen besterentzea arautuko duten baldintzak aipatu Nafarroako Aldizkari Ofizialean ezarritakoak dira.

Zuzeneko esleipenean parte hartzeko, gutxieneko eskaintzaren %20ko berme gordailua egin beharko da, hau da, 20.000,00 eurokoa, Nafarroako Foru Komunitatearen alde, bankuak libratu edo adostutako txeke baten bidez.

Argibide gehiago nahi izanez gero, harremanetan jarri Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko langileekin (telefono zk.: 848-427770, posta elektronikoa: recejecu@navarra.es).

Iruñean, 2015eko martxoaren 2an.–Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko burua, Juana Larumbe Sola.

Iragarkiaren kodea: F1503246