Iragarkia
46. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 9a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
4E/2015 FORU AGINDUA, otsailaren 18koa, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariak emana, Nafarroako udalei 2015eko diru-laguntzak emateko deialdia onesten duena, udal agertokietan arte eszenikoen programazioari laguntzeko.
Kultur Ekintza Zerbitzuak aurkeztu du txostena, non proposatzen baita Nafarroako udalei, udal agertokietan arte eszenikoen programazioari laguntzeko, diru-laguntzak emateko deialdia eta deialdiaren oinarri arautzaileak onestea, 441.000,00 euroko gastua baimentzea eta foru agindu hau eta bere eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta kontuan harturik gastua baimentzeko legeak ezartzen dituen helburua, baldintzak eta betebeharrak betetzen direla, eta kontuan harturik, halaber, espedientean kontu-hartzaile delegatuaren adostasuna ageri dela.
Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen uztailaren 25eko 67/2012 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz.
AGINDU DUT:
1. Nafarroako udalei 2015eko diru-laguntzak emateko deialdia onestea, udal agertokietan arte eszenikoen programazioari laguntzeko.
2. Diru-laguntza emateko oinarri arautzaileak, foru agindu honen eranskinean jasoak, onestea.
3. Deialdi honen konpromisoei aurre egiteko, jarraian adierazten diren aurrekontuko kredituak baimentzen dira, 2015. urteko aurrekontuetan gaitzen den “Udalen kultur ekintzetarako laguntzak” izeneko A20002-A2510-4609-334100 kontu-sailaren kargura. Gehienez 441.000 euro izanen dira, betiere behar adina kreditu egokirik badago; hala ere, aldaketak egiten ahalko dira, jasotako eskaerak kontuan harturik:
AURREKONTUKO KONTU-SAILA | RCSA KODEA | EKITALDIA | ZENBATEKOA |
A20002-A2510-4609-334100: Udalen kultur ekintzetarako laguntzak | 4807 | 2015 | 441.000,00 |
4. Foru agindu hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
5. Deialdi honen eta oinarri arautzaileen kontra, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.
6. Foru agindu honen kontra administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, argitaratu eta bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.
Iruñean, 2015eko otsailaren 18an.–Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuko kontseilaria, Juan Luis Sánchez de Muniáin Lacasia.
ERANSKINA
Nafarroako udalei 2015eko diru-laguntzak emateko deialdiaren oinarri arautzaileak, Foru Komunitateko udal agertokietan arte eszenikoen programazioa bultzatzeko
1. Diru-laguntzen xedea eta helburua.
1.1. Diru-laguntzen xedea da talde profesionalen arte eszenikoko programazioari laguntzea, Foru Komunitateko udal agertokietan.
1.2. 2014ko azaroaren 6tik 2015eko azaroaren 5era egiten diren arte eszenikoetako ikuskizun profesionalen programazioa du xede deialdi honek.
2. Onuradunek bete beharreko baldintzak.
Laguntza hauen onuradunek baldintza hauek bete beharko dituzte:
2.1. Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan ezarritako betebehar orokorrak.
2.2. Bi baldintza hauetako bat betetzea:
a) Nafarroako Antzokien Sarea elkarteko agertoki baten titularra Nafarroako udal bat izatea.
b) Nafarroako udal bat titular duen agertokiak II. eta III. eranskinetan jasotako baldintzak betetzea. Baldintza horiek udaleko idazkariaren ziurtagiriaren bidez eta alkatearen oniritziaren bidez frogatu behar dira.
2.3. Aurrekoez gain, udalek beren agertokiak zuzenean kudeatzeko erabiltzen dituzten erakunde edo entitateak onuradunak izaten ahal dira.
3. Aurrekontu egozpena eta diru-laguntzaren zenbatekoa.
3.1. Diru-laguntza hauek finantzatuko dira Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiaren 2015. urteko aurrekontuetan gaitzen den “Udalen kultur ekintzetarako laguntzak” izeneko A20002-A2510-4609-334100 kontu-sailaren kargura. Gehienez 441.000 euro izanen dira, betiere behar adina kreditu egokirik badago.
3.2. Diru-laguntzaren portzentajea, gehienez, diru-laguntza jaso dezaketen gastu justifikatuen %80 izanen da.
Laguntzak, proportzioaren arabera eta berdintasunean banatuko dira onuradunen artean, eskaeren baremazioan lortzen duten puntuazioaren arabera, IV. eranskinean ezarritako irizpideei jarraituz. Horretarako, udalerri bakoitzari dagokion diru-laguntza zehazteko, baremoan lortzen diren puntu guztiak batuko dira eta puntu bakoitzari ematen zaion balioaz biderkatuko dira. Puntu baten balioa lortzen da deialdian baimendutako gastua (441.000 euro) barematutako udal guztien puntu kopuruaren artean zatituta.
3.3. Uko egiteagatik, baldintzak ez betetzeagatik edo aurrekontuko doikuntzengatik kontu-sailean erabilgarri dagoena igoz gero, zenbateko hori berriz banatuko da, eman zaien diru-laguntza justifikatzeko behar dena baino gastu handiagoa izan dutela frogatzen duten udalerrien artean, kontu-saila agortu arte. Udalerri horiei dagokien diru-laguntza zehazteko, baremoan ateratako puntuak batuko dira eta puntu bakoitzari dagokion balioarekin biderkatuko dira. Puntu baten balioa ateratzeko, gerakinaren zenbatekoa udalerri horien guztien arteko puntuen artean zatituko da.
4. Eskabideen aurkezpena eta eskatzen den dokumentazioa.
4.1. Laguntza eskaerak, oinarri hauetako I. eranskinean ageri den ereduarekin bat eta bertan aipatzen diren agiriak erantsita, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuko Erregistroan aurkeztuko dira (Navarrería kalea, 39, 31001 Iruña), edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aipatzen diren lekuetako edozeinetan. Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentukoaz beste erregistro batean aurkezten bada, gomendatzen da deialdi honetako agiriak aurkeztu direla jakinaraztea, difusion@navarra.es helbidera posta elektroniko bat bidaliz.
4.2. Eskabide eredua eta eranskinak Nafarroako Gobernuaren web orriaren bitartez bete eta tramitatu ahalko dira: http://www.navarra.es/home_es/Servicios/.
4.3. Eskabideak eta eskatutako agiriak aurkezteko epea 20 egun baliodunekoa izanen da, oinarri hauek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
4.4. Diru-laguntza eskaerak identifikazio datuak jasotzen ez baditu, hala eskatutako laguntzarenak nola pertsona edo entitate eskatzailearenak, nahitaezko agiriak aurkezten ez badira edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 71. artikuluan ezarritako baldintzetakoren bat betetzen ez bada, interesdunari eskatuko zaio okerra zuzendu edo nahitaezko agiriak aurkeztu ditzala hamar eguneko epean, eta adieraziko zaio hala egiten ez badu eskaerari uko egiten diola ulertuko dela, aldez aurretik ebazpena emanda, lege beraren 42. artikuluan ezarritako moduan.
5. Diru-laguntza jaso dezaketen gastuak.
5.1. Diruz lagun daitekeen gastutzat joko da, soilik, arte eszenikoetako profesionalen ikuskizunak kontratatzea (agertokirako programatzeko), bai eta egile eskubideen kontzeptu gisa ordaindu behar den gastua ere. Profesionalek Ekonomia jardueren 2009ko sailkapen nazionaleko (EJSN 2009) R atalekoak (arte, josteta eta jolas jarduerak) izan beharko dute.
5.2. Diru-laguntza hauen xedetik kanpo daude, berariaz, honako hauek:
a) Talde ez-profesionalen ikuskizunak kontratatzearen ondoriozko gastuak.
b) Garraio, otordu eta ostatu gastuak.
c) Ikuskizun baten osagarri gisa programatzen ahal diren ikastaroak, tailerrak eta hitzaldiak.
d) Udal edo kontzejuek herriko festak eta/edo herriko zaindariaren festak direla-eta antolatu edo babesten dituzten arte programazioak/jarduerak.
e) Herriko arte eta/edo kultur entitateen parte-hartzea duten jarduerak.
f) Toki eta materialen alokairuak, errefortzu teknikoak eta/edo laguntza langileen kontratazioa.
g) Programatutako ikuskizunen gastuak, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako Zuzendaritza Nagusiak diruz lagundutakoak edo sustatutakoak.
6. Tramitazio eta ebaluazio organoak.
6.1. Eskaerak Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuko Artearen Hedapenaren Atalak tramitatuko ditu, norgehiagokako araubidean.
6.2. Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak izendatutako batzorde batek baloratuko ditu eskaerak. Kide hauek osatuko dute batzordea:
a) Batzordeburua: Kultur Ekintza Zerbitzuko zuzendaria edo, bera izan ezean, Liburutegien Zerbitzuko zuzendaria.
b) Batzordekideak: Artearen Hedapenaren Ataleko goi mailako bi teknikari eta, horiek izan ezean, Kultur Ekintza Zerbitzuko bi teknikari.
c) Idazkaria: Artearen Hedapenaren Ataleko burua edo, bera izan ezean, Arte Sorkuntzaren, Ekoizpenaren eta Zerbitzuen Atalekoa, hitza eta botoa izanik.
Batzorde horrek eskaerak ebaluatuko ditu, eta haren irizpena loteslea izanen da. Artearen Hedapenaren Atalak, ebaluazio batzordeak sinatutako akta ikusita, deialdiaren gaineko ebazpen proposamena eginen du.
Kultur Ekintza Zerbitzuak eskatuta, kanpoko adituengana jotzen ahalko da, aurkeztutako eskaerak hobeki baloratzearren.
7. Norgehiagokako prozeduraren balorazio irizpideak.
7.1. Batzordeak kontuan hartuko ditu “IV. eranskina-Diru-laguntza banatzeko baremoa” izeneko baremoan ageri diren balorazio irizpideak. Baremoak hiru atal ditu:
A atala: Balorazio osoaren %40 da, eta toki entitate bakoitzak barneko esparruan talde profesionalen arte eszenikoei ematen dien laguntzaren aurrekontu-eginahalari dagokio.
B atala: Balorazio osoaren %45 da, eta barne esparruan talde profesionalen arte eszenikoen programazio berariazkorako egiten den inbertsioari buruzkoa da; arreta berezia jarriko zaie dantzari eta Nafarroako sektore profesionalari.
C atala: Balorazio osoaren %15 da, eta bestelako alderdi osagarriei buruzkoa da.
8. Diru-laguntza emateko ebazpena.
8.1. Laguntzak Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez emanen dira, eskaerak aurkezteko epea bukatu eta biharamunetik hasita gehienez ere lau hilabeteko epean.
Epe hori berariazko ebazpenik argitaratu gabe iraganik, eskaera ezetsitzat joko da.
8.2. Deialdiaren ebazpena jendaurrean jarriko da bai Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko iragarki oholean (Navarrería kalea, 39, Iruña) bai Nafarroako Gobernuaren web orrian: http://www.navarra.es/home_es/Servicios/buscador-avanzado/.
Berariazko edo ustezko ezespenaren aurka interesdunek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xede den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.
Deialdi honi buruzko edozein jakinarazpen Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuko Erregistroaren bitartez bideratuko da (Navarrería kalea, 39; 31001 Iruña), edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako tokietako edozeinen bitartez.
9. Diruz laguntzen diren proiektu edo jarduerek interes soziala izatea Kultur Mezenasgoaren ondorioetarako.
9.1. Nafarroako Foru Komunitatean kultur mezenasgoa eta haren zerga-pizgarriak arautzen dituen maiatzaren 16ko 8/2014 Foru Legearen 5.1.b) artikuluan xedatutakoarekin bat, deialdi honetan diruz laguntzen diren proiektu edo jarduerek (merkataritza-sozietateen bidez zuzenean kudeatutakoak izan ezik) interes soziala dute foru lege horrek dohaintzei, erabilera mailegu edo komodatuei eta lankidetza-hitzarmenei ezartzen dizkien zerga-pizgarrien aplikazioaren ondorioetarako, baita sozietateen gaineko zergaren araudiak babes-kontratuen ondoriozko publizitate gastuei ezartzen dizkien kenkarien aplikazioaren ondorioetarako ere.
9.2. Onuraduna toki entitatea bada, proiektu edo jardueraren berri emateko betebeharra (kultur mezenasgoaren araudian ezarritakoa) ez du bete beharko, hurrengo atalean ezarritakoa galarazi gabe.
9.3. Kultur mezenasgorako zerga-pizgarriak aplikatuko dira baldin eta onuradunek maiatzaren 16ko 8/2014 Foru Legean eta aplikatu behar den gainerako araudian ezarritako betebeharrak eta baldintzak betetzen badituzte. Diruz laguntzen diren proiektu edo jarduerek, hurrengo oinarrian ezarritakoez gain, betebehar hauek bete behar dituzte:
–Mezenasgo eta babesletza modalitate guztien bidez jasotako ekarpenak zehaztea 11.1 oinarrian ezarritako moduan, eta haien eragina ebaluatzea diruz lagundutako proiektuaren garapenean.
–Diruz lagundutako proiektuaren babesletza-kontratuen kopia igortzea, honako hauek adierazita: kontratugileen eta kontratua sinatzen dutenen identifikazioa, kontratuaren xedea, iraunaldia eta egikaritze-epea, bai eta babesletzaren onuradunak publizitatearen kontzeptuan urte bakoitzean jasoko duen zenbateko osoa ere.
–Frogagiriak luzatu eta kasuan kasuko informazioa Nafarroako Zerga Ogasunari bidaltzeari lotutako betebeharrak betetzea. Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariak irailaren 16ko 77/2014 Foru Aginduaren 22.2 artikuluan ezartzen dira betebehar horiek. Haren bidez, kultur proiektu eta jarduerak interes sozialekotzat deklaratzeko prozeduraren erregelamendua onetsi zen.
10. Onuradunen betebeharrak.
10.1. Diru-laguntza eman dela jakinarazi eta hilabeteko epean aurkeztu beharko da, erregistro telematikoaren bidez, diru-laguntzen onuradunek gardentasunari buruz duten betebeharraren aitorpena eta, zein den kasua, eskatzen zaien dokumentazioa, irailaren 11ko 59/2013 Foru Dekretuaren 3. eta 4. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, dekretu horrek Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargurako diru-laguntzen onuradunek dituzten gardentasun betebeharrak arautzen baititu.
Aitorpen eredua eta nahitaezko dokumentazioa Nafarroako Gobernuaren web orriaren bitartez kontsultatu, bete eta tramitatzen ahalko dira: http://www.navarra.es/home_es/Servicios/.
Izan litezkeen zehapenak galarazi gabe, onuradunak informazioa emateko duen betebeharra urratuz gero, ez zaio emandako diru-laguntza ordainduko eta, zerbait aurreratu bazaio, itzuli egin beharko du.
10.2. Arte eszenikoetako ikuskizun profesionalen programaziorako soilik erabiliko da laguntza eta, oro har, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritako beharkizunak beteko dira.
10.3. Arte eszenikoetako ikuskizun profesionalak kontratatzearen gastuak justifikatu beharko dira Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuko Artearen Hedapenaren Atalean.
10.4. Programan, kartelean, iragarkietan nahiz edozein motatako publizitatean agerrarazi behar da jarduera Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin egin dela. Aipamen hori Nafarroako Gobernuko Argitalpen Zerbitzuaren jarraibideen arabera egin beharko da (helbide elektronikoa: publicaciones@navarra.es), edo web-orri honen bidez: http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/ficha/5588/Nafarroako-Gobernuaren-sinbolo-ofizialaren-erabilera,kasu bakoitzean aurreikusitako elementuen arabera, eta jarduera egiten den denbora guztian mantenduko da.
10.5. Noiznahi ere onartzea Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuko Artearen Hedapenaren Atalak programa eta jarduerak gauzatzen ari direla ziurtatzeko egiten duen egiaztapen lana.
10.6. Diruz lagundutako jarduerak finantzatzeko lortutako beste laguntza, diru-laguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuen berri ematea Artearen Hedapenaren Atalari. Egoera hori jakin bezain laster emanen da horren berri eta, betiere, jasotako dirua zertan erabili den frogatu baino lehen.
10.7. Diru-laguntzaren onuradunak jardueraren datuak (VII. eranskina) eguneratu beharko ditu, aldian behin, 2015eko azaroaren 16a arte. Eguneratze horiek Kultur Ekintza Zerbitzura igorriko dira posta elektroniko bidez. Konpromiso hori betetzen ez bada diru-laguntza itzuli egin beharko da.
11. Ordainketa, eta justifikatzeko epea eta modua.
11.1. Onuradunak jarduera gauzatu duela frogatu ondoren ordainduko dira laguntzak. Proiektua bukatutakoan egin daiteke justifikazio hori, edo partzialki, %25, %50, %75 eta %100 egindakoan, hurrenez hurren. Justifikazio partzialak edo bukaerako justifikazioa egiteko, entitateak 2015eko azaroaren 16a arteko epea izanen du programazioa hasten duenetik hari lotutako gastuen zerrenda aurkezteko.
Justifikazio partzialetan edo bukaerakoan agiri hauek eman behar dira:
a) Laguntza jaso duen programako jarduera bakoitzaren datu orria, VII. eranskineko ereduaren araberakoa.
b) Udaleko idazkariaren edo kontu-hartzailearen ziurtagiria, alkateak ontzat emana (IX. eranskina); bestela, entitatearen kudeatzailearen edo buruaren ziurtagiria, justifikazioan aurkeztutako faktura bakoitzaren gaineko honako datu hauek ziurtatzen dituena:
–Ordainketaren kontabilitate agiriaren zenbakia.
–Gastuaren kontabilitate agiriaren zenbakia.
–Kontratatutako talde artistikoa eta/edo entitatea.
–Jarduera.
–Kontratatutako talde artistikoaren eta/edo entitatearen IFK.
–Faktura zenbakia (toki entitateei frogagiri gisa aurkezten zaizkien fakturak maiatzaren 17ko 205/2004 Foru Dekretuaren arabera egin beharko dira. Dekretu horren bidez fakturazio betebeharrak arautzen dituen erregelamendua onetsi zen. Dekretua 2013ko 83. Nafarroako Aldizkari Ofizialean aldatu zen, maiatzaren 3an).
–Zenbatekoa (BEZa barne).
Datu hauek betetzeko, VI. eranskina erabili beharko da.
c) Mezenasgoaren eta babesletzaren modalitate ezberdinen bidez jasotako ekarpenak zehaztuko dira, halakorik bada, eta horiek diruz lagundutako proiektuaren garapenean izandako eragina ebaluatuko da. Orobat, babesletza-kontratuen kopia igorri beharko da, 9.3 oinarrian ezarritakoarekin bat.
Kultur Ekintza Zerbitzuak aldeko txostena eman ondoren eginen da ordainketa.
11.2. Salbuespenez, aurrerakin gisa ordaintzen ahalko dira laguntzak, jarduera egin baino lehen. Horretarako, entitateak eskaera egin beharko dio Kultur Ekintza Zerbitzuari, diru-laguntza jasoko duen jarduera egiteko aurrerakin horren beharra justifikatuz, behar den dokumentazioa aurkeztuz. Kasu horretan, bi ordainketa eginen dira: diru-laguntzaren %25, aurrerakin gisa, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak baimendu ondoren. Gainerako %75a, jarduera bukatutakoan, baldin eta entitate antolatzaileak 11.1 puntuko a eta b ataletan zehaztutako dokumentazioa 2015eko azaroaren 16a baino lehen aurkezten badu.
Kultur Ekintza Zerbitzuak aldeko txostena eman ondoren eginen da ordainketa.
11.3. Diru-laguntzaren xedeko programaren gastu guztiak justifikatu beharko dira.
11.4. Eskatzaileak ez badu behar den bezala justifikatzen 2015eko programazio eszenikoa osatzen duten arte eszenikoetako profesionalen ikuskizunak kontratatzeak sortutako gastuak, laguntzaren portzentajea aplikatuko zaie behar bezala justifikatutako gastuei.
12. Beste diru-laguntza batzuen pilaketa eta bateragarritasuna.
Udalak Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuaren edozein deialditara aurkezten ahalko dira. Dena dela, bateraezina izanen da proiektu/programa bera Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuko Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiaren deialdi batean baino gehiagotan aurkeztea.
Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 16.3 artikuluarekin bat, onuradunak jarduera bera egiteko bateragarriak diren diru-laguntza batzuk hartzen dituenean, diru-laguntzen zenbatekoa ezin da inola ere izan, bakarrik edo beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide bereki batzuekin batuta, onuradunak egin beharreko jardueraren kostua baino handiagoa.
13. Itzulketa.
Onuradunak programazio eszenikoa gauzatu duela behar bezala justifikatu ezik, pagaturiko laguntza osorik edo hein batean itzul dezala eskatzen ahalko zaio, bai eta diru-laguntza ordaindu zenetik itzultze egunera arte sortutako berandutza interesak ordaintzeko ere, proportzionaltasun irizpideari jarraituz eta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Legeko 35. artikuluarekin bat.
14. Arau-hausteak eta zehapenak.
14.1. Arau-hauste eta zehapenetarako, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen IV. tituluan xedatutakoa aplikatuko da.
14.2. Zehapen prozedura Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen V. tituluan ezarritakoa izanen da.
15. Diru-laguntzen araubide orokorra.
Oinarri arautzaile hauetan ezarrita ez dagoen orotan, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak xedatutakoari eta aplikatu beharreko gainerako arauei jarraituko zaie.
16. Deialdiaren eta oinarri arautzaileen kontrako errekurtsoak.
Oinarri hauek aplikatzeko ematen diren egintzen aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xede den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.
ERANSKINEN INDIZEA
I. eranskina: Eskabide eredua.
II. eranskina: Agertokien baldintzak.
III. eranskina: Deialdian parte hartzeko baldintzak, Nafarroako Antzokien Sarea elkartekoak ez diren udalentzat.
IV. eranskina: Diru-laguntza banatzeko baremoa.
V. eranskina: Baremazio fitxa.
VI. eranskina: Diruz lagun daitekeen gastua justifikatzeko taula.
VII. eranskina: Jardueraren datu fitxa.
VIII. eranskina: Ziurtagiriaren eredua / Diru-laguntzaren eskabidea.
IX. eranskina: Ziurtagiriaren eredua / Diru-laguntzaren justifikazioa.
I. ERANSKINA
Eskabide eredua
Izena: ............................................ NANa/IFZ: ........... Helbidea (herria):...................... Kalea: ........................... K.P.: .....................Telefonoa: ........................... Helbide elektronikoa: .............................................
BERE IZENEAN EDO ................... ORDEZKATUZ (behar ez dena ezabatu).
Udala/entitatea: ..................................... IFZ: .................... Helbidea (herria):...................... Kalea: ................................ K.P.: .....................Telefonoa: ........................... Helbide elektronikoa: .............................................
ONDOKOA AURKEZTEN DU:
Nafarroako udalei diru-laguntzak emateko eskaera, Foru Komunitateko udalen agertokietan arte eszenikoen programazioari laguntzeko 2015ean, ......... aren .... (e)ko ........./2015 Foru Aginduaren bidez onetsitako oinarriei jarraituz. (2015eko ..... Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ...............aren ......(e)koa).
Destinoa: Artearen Hedapenaren Atala.
Eta, oinarri arautzaile horietan ezarritakoarekin bat, honako agiri hauek aurkezten ditu:
1.1. Eskatzaile guztientzat:
a) Eskaera aurkezten duen udalaren/entitatearen izena.
b) Programazioaren jarraipen eta balorazioaren arduradunaren izena eta telefonoa.
c) Herriko festetako eta herriko zaindariaren festetako egunen berri ematen duen ziurtagiria.
d) 2013ko azaroaren 6tik 2014ko azaroaren 5era bitarte arte eszenikoetan egindako gastuari buruzko datuak. Horretarako, nahitaez bete beharreko fitxa erantsi da V. eranskinean.
e) Udaleko edo entitateko idazkariaren ziurtagiria, honako hauek egiaztatzen dituena:
–Nafarroako Antzokien Sarea elkartekoa izatea,
edo, hala ezean,
–Baldintza hauek betetzen direla:
- II. eranskinean ezarritako baldintzetarako egokia den agertoki bat duela.
- Kultur kudeaketaren arloko teknikari bat, bertakoa edo kanpokoa, badela agertokirako.
- Aretoari laguntza teknikoa emateko zerbitzua duela, bertako langileen bitartez edo kanpo-kontratazioaren bitartez.
- Diru-laguntza honen bidez programatzen diren arte eszenikoetako ikuskizun guztietan gutxieneko sarrera bat kobratzeko konpromisoa bermatzen dela.
2. Aitortzen du ez duela Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan onuradun izateko ezarritako ezein debekurik urratu.
3. Datuak eguneratzeari dagokionez, aitortzen du Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuari idatziz adieraziko diola, 15 eguneko epean gehienez, aitorpen honetan zehaztutako diru-laguntzetan izaten den edozein aldaketa.
4. Diru-laguntzarako eskaeran azaltzen den programazio aldiari dagokionez aitortzen du:
–Ez duela eskuratu edo eskatu administrazio honen, beste administrazio publiko batzuen, beste erakunde publiko edo pribatu batzuen edo partikularren, Estatukoen edo nazioartekoen, inolako diru-laguntzarik.
–Administrazio honen, beste administrazio publiko batzuen, erakunde publiko edo pribatuen nahiz partikularren, Estatukoen edo nazioartekoen, diru-laguntza hauek eskuratu/eskatu dituela:
ZEIN ENTITATERI ESKATU ZION LAGUNTZA | ESKATUTAKO DIRU KOPURUA | DIRU-LAGUNTZAREN EGOERA (eskatua/esleitua/ordaindua) |
5. Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen hemezortzigarren xedapen gehigarriko 3. atalean xedatutakoari jarraikiz, eskaera aurkezteak berarekin dakar interesdunak organo kudeatzaileari baimena ematea Zerga Administrazioko Estatu Agentziak, Nafarroako Zerga Ogasunak eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak luzatu beharreko ziurtagiriak eskatzeko.
6. Eskabide honekin batera emandako datuen tratamendua Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta aplika litezkeen gainerako arauetan xedatutakoari lotuko zaio. Datuetan sartu, haiek zuzendu eta ezabatzeko eskubideak Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuan erabiliko dira, betiere aipatutako legeriari jarraikiz.
............................(e)n, 2015eko ........................aren ...........(e)an. (Sinadura) Izen-deiturak
NAFARROAKO GOBERNUA. KULTURAKO, TURISMOKO ETA ERAKUNDE HARREMANETAKO DEPARTAMENTUA.
II. ERANSKINA
Agertokien baldintzak
1. Agertokiaren betebeharrak:
a) 140 eserleku edo gehiago sartzeko tokia.
b) Eszenatoki edo eremu eszeniko bat, gutxieneko neurri hauekin:
b.1) Zabalera: 7 metro. Hondoa: 5 metro. Altuera: 4,5 metro, 2007ko urtarrilaren 1a baino lehen eraiki eta martxan dauden agertokientzat.
b.2) Zabalera: 8 metro. Hondoa: 6 metro. Altuera: 4,5 metro, 2007ko urtarrilaren 1etik aurrera eraikitako agertokientzat.
c) Trust-ari dagokionez:
c.1) 2007ko urtarrilaren 1a baino geroago eraikitako agertokietan, eremu eszenikoaren sabaian trust edo metalezko euskarri bat izatea, proportziozko banaketarekin, ekoizpeneko elementuen euskarri izateko. Elementu horiek dira, besteak beste: eszenografiak, ehunak eta argi eta soinu aparatuak. Trustak haga independenteen bitartez eraikita egon behar du, batzuk elektrifikatuak eta beste batzuk ez, eta ez egitura guztia batera jaistera behartzen duen armazoi baten bitartez. Gainera, eszenatokitik kanpora dagoen haga bat izan beharko da, besaulki-patioaren gainean, eta elektrifikatua, ikuskizunari aurretiko argiztapena eman ahal izateko.
c.2) 2007ko urtarrilaren 1a baino lehen eraiki bada, agertokiak trusta izan behar du edo, bestela, metalezko euskarria edo argiztapeneko pantaila. Agertokiak eszenatokitik kanpora dagoen haga bat izan behar du, besaulki-patioaren gainean, eta elektrifikatua, ikuskizunari aurretiko argiztapena eman ahal izateko.
d) Zama-lanetarako sarbide bat:
d.1) 2007ko urtarrilaren 1a baino lehen eraikitako agertokietan, eszenatokitik ahalik eta hurbilen, betiere instalazioak igogailua edo karga-jasogailua izanez gero esparru eszenikoa kalearen mailan ez badago.
d.2) Eszenatokira zuzenean iristea, eta gutxienez 2,15 metroko zabalera eta 2,15 metroko altuera izatea, 2007ko urtarrilaren 1etik aurrera eraikitako agertokietan.
e) Eszenatokian zurezko zorua izatea, beltzez pintatua, iltzatutako ainguraketak onartu ahal izateko nahikoa den lodierakoa.
f) Emanaldiaren egunean, jantzi eszeniko bat izatea, ganbera beltz bat sortuko duena, agertokia aforatzeko nahikoa, horren barnean izanik foro-oihala, hankak (ehunezkoak edo zur beltzezko bastidoreak) eta banbalinak.
2. Azpiegitura teknikoaren ezaugarriak:
a) Argiztapenari dagokionez:
a.1) Areto guztian potentzia igorpenen proportziozko banaketa, eszenatokiaren ondoan hargune elektrikoa egonen den tokian bildu ahal izateko.
a.2) DMX 512 seinalea igortzea kabinaren eta eszenatokiaren artean.
a.3) Korronte hargunea, gutxienez ere 40 kilowatt-eko potentziarako.
b) Soinuari dagokionez:
b.1) Soinu patch bat kabinaren eta eszenatokiaren artean, 8 kanalekoa eta 2 itzulerakoa, kableatu finkoarekin, agerian egonen ez dena eta ikusle bakar batek ere uki ez dezakeena.
b.2) Oindunak diren bi mikrofono.
c) Laneko tokiei dagokienez:
c.1) Kontrolerako puntu edo kabina bat (konpartimentu iragazgaitz bat izanen duena edo agertokiko berariazko eremu bat, eszenatokia ikusteko aukera emanen duena; ikusleak ezin izanen dira bertara iritsi edo eremu hori gurutzatu). Toki hori ikuskizuneko langile teknikoen lantokia izanen da, eta argiztapeneko eta ikuskizuneko aparatuen kontrolerako izanen da (eszenatokiarekin komunikatuta egonen da). Aretoko argien kontrola ere izan behar du.
c.2) Agertokian laneko eskailera bat, bi orrikoa, egonen da, arauaren araberakoa, eremu eszenikoaren altuerarekin bat etorriko den altuerakoa.
d) Bermatuko da kontratatutako talde artistikoak argi eta soinuko behar besteko ekipamendu teknikoa izanen duela emanaldiaren egunean, antzerki, dantza edo musikako ikuskizun estandar bat denean. Ekipamendua emanaldirako kontratatzen ahalko da edo esparru eszenikoaren jabetzakoa izan.
III. ERANSKINA
Arte eszenikoen programazioa bultzatzeko deialdian parte hartzeko baldintzak, Nafarroako Antzokien Sarea elkartekoak ez diren udalentzat
A) II. eranskinean ezarritako baldintzetarako egokia den agertoki bat izatea.
B) Kultur kudeaketako langile profesionalak izatea, agertokirako.
C) Aretoari laguntza teknikoa emateko zerbitzua izatea, bertako langileen bitartez edo enpresa espezializatu baten bitartez.
D) Diru-laguntza honen bidez programatzen diren arte eszenikoetako ikuskizun guztietan gutxieneko sarrera bat kobratzeko konpromisoaren bermea.
IV. ERANSKINA
Diru-laguntza banatzeko baremoa
Lortutako puntuazioa oinarria izanen da Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuak udal eskatzaileei emanen dien diru-laguntza banatzeko. Baremo horretako atalei dagokien frogagiria udalaren ziurtagiri bat izanen da, C ataleko 2. puntuaren kasuan (etengabeko prestakuntza) izan ezik, prestakuntza eman duen entitateak luzatutako ziurtagiriaren kopia aurkeztu beharko baita). Agiriak eta baremoaren datuak 2013ko azaroaren 6tik 2014ko azaroaren 5era bitarteko epeari buruzkoa izanen dira.
Baremoak hiru atal ditu:
A atala.–%40 da, eta toki entitate bakoitzak barneko esparruan talde profesionalen arte eszenikoei ematen dien aurrekontu-eginahalari dagokio.
B atala.–%45 da, eta barne esparruan talde profesionalen arte eszenikoen programazio berariazkoari buruzkoa da; arreta berezia jarriko zaie dantzari eta Nafarroako sektore profesionalari.
C atala.–%15 da, eta bestelako alderdi osagarriei buruzkoa da.
A atala
1.–Udalak egiten duen aurrekontu-eginahalari buruzkoa:
Agertoki eskatzailearen barne esparruan arte eszenikoetarako gauzatutako gastua, honela neurtua: ikuskizun profesionalen ordainsarien gastua (BEZa barne) + egile eskubideen kontzeptuko gastuak, 2013ko azaroaren 6tik 2014ko azaroaren 5era bitarte, Nafarroako Antzokien Sarerako laguntzen 2014ko deialdian jasotako laguntza kenduta, 40 puntu gehienez. Ez da aurreikusten atal honetan hamarrenik erabiltzea.
–5.000 biztanletik beherako udalerriak:
- 4 puntu 6.000 euroko, lehenbiziko 60.000 euroak arte.
–5.001 biztanletik 10.000 biztanle arteko udalerriak:
- 3 puntu 6.000 euroko, lehenbiziko 60.000 euroak arte.
- 2 puntu 10.000 euroko, 60.001 eurotik aurrera.
–10.001 biztanletik gorako udalak:
- 3 puntu 6.000 euroko, lehenbiziko 60.000 euroak arte.
- Puntu bat 10.000 euroko, 60.001 eurotik aurrera.
Udal erroldako datuen ondorioetarako, kontuan hartuko dira Nafarroako Estatistika Institutuak ematen dituen datu ofizial eguneratuak.
B atala
1.–Arte eszenikoak sustatzeko konpromisoari dagokionez eta, bereziki, dantzari dagokionez:
–Beren agertokia musikako eta antzerkiko talde profesionalentzat uzten duten udalerriak, talde horiek emanaldia “txarteldegi” bidez edo gutxieneko finkoa + txarteldegi bidez egiteko. Puntu 1, talde bakoitzeko. 6 puntu gehienez.
–2 puntu, dantza talde profesional bat izanez gero. 7 puntu gehienez.
2.–Foru Komunitateko arte eszenikoetako profesionalentzako laguntzari dagokionez:
–Antzerki taldeak (“txarteldegi” bidez egiten diren talde programazioak salbu). 10 puntu gehienez.
- 2 puntu ikuskizun bakoitzeko, egindako emanaldien kopurua bat edo beste izan, 5.000 biztanletik beherako udalerrietan.
- 1,5 puntu ikuskizun bakoitzeko, egindako emanaldien kopurua bat edo beste izan, 5.001 biztanletik gorako udalerrietan.
–Musika taldeak (“txarteldegi” bidez egiten diren talde programazioak salbu). 10 puntu gehienez.
- 2 puntu ikuskizun bakoitzeko, egindako emanaldien kopurua bat edo beste izan, 5.000 biztanletik beherako udalerrietan.
- 1,5 puntu ikuskizun bakoitzeko, egindako emanaldien kopurua bat edo beste izan, 5.001 biztanletik gorako udalerrietan.
Dantza taldeak (“txarteldegi” bidez egiten diren talde programazioak salbu). 12 puntu gehienez.
- 2 puntu ikuskizun bakoitzeko, egindako emanaldien kopurua bat edo beste izan, 5.000 biztanletik beherako udalerrietan.
- 1,5 puntu ikuskizun bakoitzeko, egindako emanaldien kopurua bat edo beste izan, 5.001 biztanletik gorako udalerrietan.
C atala
1.–Kulturako teknikarien etengabeko prestakuntzarako konpromisoari dagokionez:
–Puntu bat, arte eszenikoetako prestakuntza espezializatuko 10 orduko, agertokiaren arduradunak diren kultura teknikariek emanak. 4 puntu gehienez.
2.–Sarrerak Interneten bidez saltzeko sistema bat izatea: 2 puntu.
3.–Desgaitasunak dituzten pertsonekiko sentsibilitateari dagokionez.
–2 puntu, desgaitasun fisikoa duten pertsonak sartzeko oztoporik ez badago, eta egokitutako eserleku kopuru bat izanez gero, hau da, eserleku guztien %2 gutxienez.
–2 puntu, anplifikatutako entzute sistema bat baldin badago entzuteko eta ikusteko desgaitasuna duten pertsonentzat, agertokiko ekintzaren entzute-deskribapeneko sistemak badira, braille programak edo antzekoak.
4.–Tokiko taldeei eta konpainiei laguntzeari dagokionez.
–Puntu bat, agertokiak antzerki, musika edo dantzako tailer edo talde egonkor bat izateagatik, azken 12 hilabeteetan ikuskizun berri bat lehen aldiz eman badu. 3 puntu gehienez.
5.– Gutxiengoentzako eta babes bereziko kolektiboentzako laguntzari dagokionez.
–Puntu bat, agertokia gutxiengoen taldeei kontratatu edo lagatzeagatik, kolektibo horiek gizarteratzea sustatzen duten antzerki, musika edo dantzako ikuskizunak egin ditzaten. 2 puntu gehienez.
V. ERANSKINA
Baremazio fitxa (bete beharrekoa)
Baremorako datuak
Baremo honetako atalei dagokien frogagiria udalaren ziurtagiri bat izanen da. Agiria 2013ko azaroaren 6tik 2014ko azaroaren 5era bitarteko epeari buruzkoa izanen da.
A atala
1. Udalak egiten duen aurrekontu-eginahalari buruzkoa:
Laguntzaren xedeko agertokian arte eszenikoetarako gauzatutako gastua, honela neurtua: ikuskizun profesionalen ordainsarien gastua (BEZa barne) + egile eskubideen kontzeptuko gastuak, 2013ko azaroaren 6tik 2014ko azaroaren 5era bitarte, laguntzen 2014ko deialdian jasotako laguntza kenduta.
KONPAINIA | IKUSKIZUNA | IFK | FAKTURAREN ZENBAKIA | ZENBATEKOA (eurotan) |
GUZTIRA | ||||
2014an jasotako laguntza | ||||
B atala
1.–Arte eszenikoak sustatzeko konpromisoari dagokionez eta, bereziki, dantzari dagokionez:
Musika eta antzerki talde profesionalak, baldin eta eremua utzi bazaie emanaldiak “txarteldegi” bidez edo gutxieneko finkoa + txarteldegi bidez egiteko.
(Musikako edo antzerkiko1. taldearen izena) (1. taldearen IFK): |
(Musikako edo antzerkiko 2. taldearen izena) (2. taldearen IFK): |
(Musikako edo antzerkiko 3. taldearen izena) (3. taldearen IFK): |
(Musikako edo antzerkiko 4. taldearen izena) (4. taldearen IFK): |
(Musikako edo antzerkiko 5. taldearen izena) (5. taldearen IFK): |
... |
Dantza konpainiak, baldin eta eremua utzi bazaie emanaldiak “txarteldegi” bidez edo gutxieneko finkoa + txarteldegi bidez egiteko.
(Dantzako 1. konpainiaren izena) (1. taldearen IFK): |
(Dantzako 2. konpainiaren izena) (2. taldearen IFK): |
(Dantzako 3. konpainiaren izena) (3. taldearen IFK): |
(Dantzako 4. konpainiaren izena) (4. taldearen IFK: |
(Dantzako 5. konpainiaren izena) (5. taldearen IFK): |
... |
2.–Nafarroako sektore profesionalari dagokionez:
Antzerki taldeak (“txarteldegi” bidez egiten diren talde programazioak salbu).
(1. ikuskizunaren izena eta ematen duen antzerki taldearena) (1. taldearen IFK): |
(2. ikuskizunaren izena eta ematen duen antzerki taldearena) (2. taldearen IFK): |
(3. ikuskizunaren izena eta ematen duen antzerki taldearena) (3. taldearen IFK): |
(4. ikuskizunaren izena eta ematen duen antzerki taldearena) (4. taldearen IFK): |
(5. ikuskizunaren izena eta ematen duen antzerki taldearena) (5. taldearen IFK): |
... |
Musika taldeak (“txarteldegi” bidez egiten diren talde programazioak salbu).
(Musikako 1. taldearen izena) (1. taldearen IFK): |
(Musikako 2. taldearen izena) (2. taldearen IFK): |
(Musikako 3. taldearen izena) (3. taldearen IFK): |
(Musikako 4. taldearen izena) (4. taldearen IFK): |
(Musikako 5. taldearen izena) (5. taldearen IFK): |
... |
Dantza taldeak (“txarteldegi” bidez egiten diren talde programazioak salbu).
(1. ikuskizunaren izena eta ematen duen dantza taldearena) (1. taldearen IFK): |
(2. ikuskizunaren izena eta ematen duen dantza taldearena) (2. taldearen IFK): |
(3. ikuskizunaren izena eta ematen duen dantza taldearena) (3. taldearen IFK): |
(4. ikuskizunaren izena eta ematen duen dantza taldearena) (4. taldearen IFK): |
(5. ikuskizunaren izena eta ematen duen dantza taldearena) (5. taldearen IFK): |
... |
C atala
Bestelako alderdi osagarriak:
1.–Kultura teknikarien etengabeko prestakuntzari dagokionez:
Arte eszenikoetako prestakuntza espezializatuko orduak, agertokiaren arduradunak diren kultura teknikariek emanak.
Ordu kopurua:
2.–Sarrerak Interneten bidez saltzeko sistema bat izatea:
Bai/Ez
3.–Desgaitasunak dituzten pertsonekiko sentsibilitateari dagokionez:
Desgaitasun fisikoa duten pertsonak sartzeko oztoporik ez izatea, eta egokitutako eserleku kopuru bat izatea, hau da, eserleku guztien %2 gutxienez.
Biak betetzen ditu? Bai / Ez.
Anplifikatutako entzute sistema bat izatea, entzuteko eta ikusteko desgaitasuna duten pertsonentzat, baita agertokiko ekintzaren entzute-deskribapeneko sistemak, braille programak edo antzekoak ere.
Bada sistema horietakoren bat? Bai / Ez.
4.–Tokiko taldeei eta konpainiei laguntzeari dagokionez:
Agertokiak antzerki, musika edo dantzako tailer edo talde egonkor bat izatea, azken 12 hilabeteetan ikuskizun berri bat lehen aldiz eman badu.
(Antzerki, musika edo dantzako 1. tailer edo talde egonkorraren izena): |
(Antzerki, musika edo dantzako 2. tailer edo talde egonkorraren izena): |
(Antzerki, musika edo dantzako 3. tailer edo talde egonkorraren izena): |
(Antzerki, musika edo dantzako 4. tailer edo talde egonkorraren izena): |
... |
5.– Gutxiengoentzako eta babes bereziko kolektiboentzako laguntzari dagokionez.
–Puntu bat, agertokia gutxiengoen taldeei kontratatu edo lagatzeagatik, kolektibo horiek gizarteratzea sustatzen duten antzerki, musika edo dantzako ikuskizunak egin ditzaten. 2 puntu gehienez.
(1. kolektibo edo taldearen izena. Ikuskizunaren izena. Gizarteratzearen mota): |
(2. kolektibo edo taldearen izena. Ikuskizunaren izena. Gizarteratzearen mota): |
VI. ERANSKINA
Diruz lagun daitekeen gastua justifikatzeko taula
(2015eko azaroaren 16a baino lehen aurkeztu beharrekoa)
GASTUAREN KONTABILITATE AGIRIA | ORDAINKETAREN KONTABILITATE AGIRIA | IFK | KONTRATATUTAKO ENTITATEA | JARDUERA | FAKTURAREN ZENBAKIA | ZENBATEKOA (eurotan) (BEZa barne) |
GUZTIRA | ||||||
Diruz lagun daitekeen gastutzat joko da, soilik, arte eszenikoetako profesionalen ikuskizunak kontratatzea (agertokirako programatzeko), bai eta egile eskubideen kontzeptu gisa ordaindu behar den gastua ere. Profesionalek Ekonomia jardueren 2009ko sailkapen nazionaleko (EJSN 2009) R atalekoak (arte, josteta eta jolas jarduerak) izan beharko dute.
VII. ERANSKINA
Arte eszenikoetako programaziorako 2015eko deialdia
Jardueraren datuak:
Taldea:
Lana:
Eguna: .................... Ordua: ............. Herria:
Jarduera: | |||||||||||
Antzerkia: | | Lirika: | | ||||||||
Musika: | Klasikoa: | | Dantza: | Klasikoa: | | ||||||
Herrikoia: | | Garaikidea: | | ||||||||
Folklorikoa: | | ||||||||||
Konpainia, talde edo artistaren jatorria: | Nafarroa | | Espainia (Nafarroa salbu): | | |||||||
Nazioartekoa: | | ||||||||||
Jardueraren hizkuntza: | Gaztelania: | | Euskara: | | |||||||
Beste batzuk: | | Testurik gabekoa: | | ||||||||
Ikuskizunak helburu duen ikusleria mota: | Heldua: | | Familiarra: | | |||||||
Ikusleen kopurua, ikusleria motaren arabera: | Heldua: | Familiarra: | |||||||||
Sarrera kop.: | Saldutako sarrerak: | Edukiera: | |||||||||
Gonbidapenak: | |||||||||||
Sarreraren prezioa: | Prezioa: | ||||||||||
Oharrak: | |||||||||||
VIII. ERANSKINA
Ziurtagiriaren eredua / Diru-laguntzaren eskabidea
(eskatzaile guztientzat)
Nik, ................... (izen-deiturak), .................... (herriaren edo entitatearen izena) udalerriko ....................... (udala edo kontzejua, edo, horri ez badagokio, toki entitateak kultur ekintzen kudeaketa esleitu dion erakundearen edo entitatearen izena) Udaleko idazkariak,
ZIURTATZEN DUT:
1) Herriko eta zaindariaren festetako egunak honako hauek direla:
2) Udalerria:
–Nafarroako Antzokien Sarea elkartekoa dela,
edo, hala ezean,
–Baldintza hauek betetzen direla:
- II. eranskinean ezarritako baldintzetarako egokia den agertoki bat duela.
- Kultur kudeaketaren arloko teknikari bat, bertakoa edo kanpokoa, badela agertokirako.
- Aretoari laguntza teknikoa emateko zerbitzua duela, bertako langileen bitartez edo kanpo-kontratazioaren bitartez.
- Diru-laguntza honen bidez programatzen diren arte eszenikoetako ikuskizun guztietan gutxieneko sarrera bat kobratzeko konpromisoa bermatzen dela.
3) Eskura ditudan datuak azterturik, arte eszenikoen programazioa bultzatzeko diru-laguntzen deialdiaren datuak erantsitako fitxetan ageri direnak direla.
Eta horrela ager dadin, bidezko ondorioetarako, honako hau luzatzen dut, alkatearen/kudeatzailearen/buruaren oniritziarekin.
(Herriaren izena) (Eguna) (Ziurtatzailearen izen-deiturak) Ontzat emana Alkatea edo, horri ez badagokio, toki entitateak kultur ekintzen kudeaketa zuzena esleitu dion erakundearen edo entitatearen kudeatzailea edo burua (Izen-deiturak) |
IX. ERANSKINA
Ziurtagiriaren eredua / Diru-laguntzaren justifikazioa.
Nik, ................... (izen-deiturak), .................... (herriaren edo entitatearen izena) udalerriko ....................... (udala edo kontzejua, edo, horri ez badagokio, toki entitateak kultur ekintzen kudeaketa esleitu dion erakundearen edo entitatearen izena) Udaleko idazkariak,
ZIURTATZEN DUT:
Eskura ditudan datuak azterturik, arte eszenikoen programazioa bultzatzeko diru-laguntzen 2015eko deialdiaren datuak erantsitako dokumentazioan ageri direnak direla.
Eta horrela ager dadin, bidezko ondorioetarako, honako hau luzatzen dut, alkatearen/kudeatzailearen/buruaren oniritziarekin.
(Herriaren izena) (Eguna) (Ziurtatzailearen izen-deiturak) Ontzat emana (Alkatea edo, horri ez badagokio, toki entitateak kultur ekintzen kudeaketa zuzena esleitu dion erakundearen edo entitatearen kudeatzailea edo burua) (Izen-deiturak) |
Iragarkiaren kodea: F1502865
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
