46. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

DEIALDIA, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko erakunde autonomoan erizain izateko 172 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzekoa. Izendapen proposamena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan erizain izateko lanpostuak oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren 8. oinarrian xedatutakoari jarraikiz (2012ko 106. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 5ekoa), deialdi horretako epaimahaiak probak gainditu dituzten izangaien izen zerrenda aurkeztu du, lortutako puntuazioaren hurrenkeran, eta, horrekin batera, probak gainditu eta puntuaziorik altuenak izateagatik deialdiko lanpostuetan sartzen ahal diren izangaiak izendatzeko proposamena.

Gero, izangai batzuek borondatezko eszedentzia eskatu dute, jabetza hartu zuten egunetik beretik ondorioak izan dituena, data horretan beste administrazio publiko baten zerbitzuan ari zirelako, eta beste batzuek uko egin diote lanpostua hautatzeari.

Horrenbestez, eta deialdiaren oinarrietan xedatutakoa betez, probak gainditu dituztenen zerrendan hurrengoak diren izangaiekin betetzen dira lanpostuak.

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko erizain izateko lanpostuetarako izendapen proposamena osatzen da, honako hauek gehituta:

–Desgaitasunen bat dutenentzako txanda:

ARJONA LAZCANO, ARANZAZU

–Txanda irekia:

ZABALA IRAURGUI, MARIA BELEN

ROS SANZ, LUCIA

GARRO ANDUEZA, MARIA ANA

GOMEZ ECHEVERRIA, BEATRIZ

MACUA BASTERRA, ANA BELEN

2. Hori guztia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara bedi, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2015eko otsailaren 25ean.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria, Elena Navascués Catalán.

Iragarkiaren kodea: F1503280