45. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 6a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

AVILÉSKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. 605/2014 prozedura arrunta

María Dolores Cepeda Galicia andrea, Avilésko Lan arloko 2. Epaitegiko idazkaria.

Aditzera ematen dut: gaurko egunean emandako ebazpenaren bidez, José Miguel Garcéa Fernández jaunak eskaturik, erreklamazio bat dela-eta Sabadell Aseguradora Compañía de Seguros y Reaseguros-ASEFA SAren, Seguros y Reaseg, Asturiana de Instalaciones Metálicas SLren, Aceralia Construcciones de Obras SLren, Unidades Móviles Elevadoras SLren eta MAPFRE Empresas Compañía de Seguros y Reaseguros SAren aurka bideratu den 605/2014 prozedura arruntaren barnean, LJLaren 59. artikuluak xedatzen duena betez erabaki da Aceralia Construcciones de Obras SLri zitazioa egitea, non den jakiterik ez baitago, 2015eko apirilaren 8ko 10:05ean ager dadin, adiskidetze-ekitaldia egiteko, eta egun bereko 10:10ean, judizioa egiteko. Demandatua bera agertu beharko da, edo legezko ahalordea duen beste pertsona bat, eta erabili nahi dituen frogabide guztiak eraman beharko ditu. Ohartarazten zaio deialdi bakarra dela eta, bidezko arrazoirik gabe agertzen ez bada, ekitaldi horiek ez direla bertan behera utziko.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren edo zedularen kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta auto edo epai itxura izan behar duten ebazpenenak, edo epatzeenak.

Judiziora abokatuak lagunduta edo lan-harremanetako gradudun kolegiatu batek teknikoki ordezkatuta nahiz prokuradore batek ordezkatuta agertzeko asmoa baldin badu, horren berri emanen dio epaitegiari edo auzitegiari idatziz, judiziora agertzeko zitazioa egin eta hurrengo bi eguneko epean. Horren xedea da auzi-jartzaileari asmo horren berri ematea, aukera izan dezan lan-harremanetako gradudun kolegiatu batek teknikoki ordezkatuta bertaratzeko, edo prokuradore batek ordezkatuta, edo epe berean abokatua izendatzeko edo ofizioz izenda diezaiotela eskatzeko. Betebehar horiek bete ezean, ulertuko da alderdiak uko egiten diola judizioan abokatua, prokuradorea edo lan-harremanetako gradudun kolegiatua izateko eskubideari.

Eta Aceralia Construcciones de Obras SLri zitazioa egiteko balio izan dezan, zedula hau egiten da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko eta iragarki-oholean jartzeko.

Avilésen, 2015eko urtarrilaren 27an.–Idazkari judiziala, María Dolores Cepeda Galicia.

Iragarkiaren kodea: J1502134