45. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 6a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 1142/2013 prozedura arrunta

Alfonso Pérez Ruiz jauna, Iruñeko Lan arloko 4. Epaitegiko idazkari judiziala.

Aditzera ematen dut: prozedura arruntaren ondoriozko erreklamazioa dela-eta bideratzen ari den 1142/2013 prozesuan epaia eman da 2015eko urtarrilaren 19an, eta interesdunek haren kopia dute eskura bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko.

Eta Tahoma 10 SLri (Bar “El Ole”) legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari bukaera ematen dioten ebazpenenak, eta ebazpen honen aurka forma-hausteagatiko erregutze-errekurtsoa jar daitekeela bost eguneko epean.

Iruñean, 2015eko otsailaren 6an.–Idazkari judiziala, Alfonso Pérez Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1502153